Yukon

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
OinarriakLau pila, ezkerrean. Irudiaren arabera eta gorantz osatu behar dira Batekotik Erregera.
MahaiaZazpi pila. Lehenengo pilan, karta bat gora begira. Gainerako pilatan, ipini karta bana behera begira. Bigarren pilan, ipini karta bat gora begira, honen hurrengo pilatan kartak behera begira daudela. Horrela jarraitu azken pilan zazpi karta jarri arte. Gainerako kartak gora begira banatu bigarren pilatik zazpigarrenera. Beherantz osatu behar dira alderantzizko kolorearen arabera.

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Mahaiko kartak beherantz osatu behar dira, alderantzizko kolorearen arabera. Karta-multzoak segidari erreparatu gabe mugi daitezke. Behera begira dauden kartetako bat askatzen denean, gora begira jarriko da. Mahaiko pila hutsak Errege batez edo Erregea buru duen karta-multzo batez bete daitezke.

Oinarriak gorantz osatu behar dira, irudiaren arabera eta Batekotik Erregera. Oinarrietako kartak ezin dira berriro erabili.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri piletan dagoen karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Buruz beherako kartak ahalik eta azkarren askatu. Horrela joko hau irabazteko aukera gehiago izango dituzu.