Alderantzizko piramidea

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
SortaGoi-ezkerreko pila. Kartak Mahaian banatu ondoren geratzen direnak hemen jarriko dira. Kartak banan-banan irauliko dira Hondarrera. Ezingo da atzera banatu.
HondarraSortatik osatuko da. Goiko eta beheko kartak jokoan erabiltzeko prest daude.
MahaiaZazpi errenkada osatu behar dira. Lehenengoan zazpi karta ipini, gora begira; bigarrenean sei karta, goikoak erdi-estaltzen dituztela; hirugarrenean bost, eta horrela alderantzizko piramidea osatu arte.

Xedea

Karta guztiak desagerraraztea.

Arauak

Piramidean bistan dauden karta guztiak jokorako prest daude. Erregeak bakarka mugi daitezke. Gainerako kartak hamahiru batzen duten karta-bikoteka mugitu behar dira. Batekoak 1 balio du, Txankak 11 eta Erreginak 12.

Kartak banan-banan iraultzen dira Sortatik Hondarrera. Goiko eta beheko kartak jokoan erabiltzeko prest daude, bai beraien artean, bai piramidean erabilgarri dauden kartekin. Hondarreko goiko eta atzeko karta elkarrekin elkar daitezke. Ezin da berriro banatu.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuazioa

Mugitutako karta bakoitzak puntu bat balio du.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Alderantzizko piramidearen azpialdea kentzea da zatirik zailena. Behin amaituta, hobe izaten da Hondarreko kartak mugitzea alderantzizko piramidekoak mugitzea baino, horrela karta gehiago egongo direlako jokoan.