Zebra

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta bikoitza
SortaGoi-ezkerreko pila. Kartak Mahaian banatu ondoren geratzen direnak hemen jarriko dira. Kartak banan-banan irauliko dira Hondarrera. Birbanaketa bakarra.
HondarraSortatik osatuko da. Goiko karta jokoan erabiltzeko prest dago.
OinarriakZortzi pila, goi-eskuinean. Oinarriak hasteko, ipini zortzi pila horietan zortzi bikoak. Oinarriak koloreak txandakatuz osatu behar dira Batekora iritsi arte. Oinarrietako kartak ezin dira atzera erabili.
MahaiaZortzi pila, Oinarrien azpian. Hasteko, banatu karta bat mahaiko pila bakoitzera. Mahaiko pilak beherantz osatu behar dira, kolorea txandakatuz. Edozein pilatan dagoen goiko karta bakarrik dago jokorako prest. Leku hutsak berehala beteko dira Hondarretik edo, Hondarra hutsik badago, Sortatik.

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Mahaiko kartak beherantz osatu behar dira, kolorea txandakatuz. Pila bakoitzeko goiko karta bakarrik dago jokorako prest. Hala ere, jokoa errazteko, pila osoa mugi daiteke dagokion Oinarrira arrastatuz. Pila batean bi aldiz klik eginez gero, goiko karta dagokion Oinarri pilara mugituko da, mugimendu hori posible baldin bada.

Mahaiko leku hutsak automatikoki beteko dira Hondarretik edo, Hondarra hutsik badago, Sortatik.

Kartak banan-banan iraultzen dira Sortatik Hondarrera. Hondarraren goiko karta jokoan erabiltzeko prest dago. Birbanaketa bakarra dago.

Oinarriak gorantz bete behar dira, koloreak txandakatuz eta bikotik batekora. Oinarri piletako kartak ezin dira atzera erabili.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri piletan dagoen karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 96

Estrategia

Mundu honetan gutxitan izango duzu bigarren aukerarik; beraz, aurkitzen baduzu, erabil ezazu. Zortea beharko duzu joko hau bigarren banaketan irabazteko. Gogoan hartu karta garrantzitsuenak non dauden, oso lagungarri izango zaizu eta.