Golfa

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Xedea

Karta guztiak Hondarrera eramatea.

Arauak

Hondarra gorantz nahiz beherantz osa daiteke Mahaian erabilgarri dauden kartez. Batekoen gainean Bikoak bakarrik jar daitezke, eta Erregeen gainean, ezer ez.

Kartak banan-banan iraultzen dira Sortatik Hondarrera. Ezin da berriro banatu.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Mahaitik Hondarrera eramandako karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 35

Estrategia

Gogoan izan Erregearen gainean ezin dela ezer ipini. Saiatu ahalik eta karta gehien mugitzeko moduko segidak sortzen, Sortatik karta berririk atera beharrik gabe.