Glenwood

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
SortaGoi-ezkerreko pila. Kartak Mahaian eta Biltegi piletan banatu ondoren geratzen direnak hemen jarriko dira. Kartak banan-banan irauliko dira Hondarrera. Birbanaketa bakarra.
HondarraSortatik hartu behar da. Goiko karta jokoan erabiltzeko moduan dago.
OinarriakLau pila, goi-eskuinean. Lehenengo Oinarri pila osatzen hasteko, jokalariak Biltegi piletako karta bat hautatu behar du. Gorantz osatu behar dira, irudiaren arabera eta Erregetik Batekora pasatuta beharra izanez gero.
BiltegiakHiru kartako lau pila, ezkerreko aldean, gora begira. Biltegi pila bakoitzaren goiko karta jokorako prest dago. Biltegi pila hutsetan ezin da kartarik ipini.
MahaiaLau pila, Oinarrien azpian. Pila bakoitzean karta bat banatu gora begira. Mahaia beherantz osa daiteke, kolorea txandakatuz. Gaineko karta Oinarrietara eraman daiteke. Pila guztiak erabil daitezke beste Mahai batean.

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Jokoaren lehenengo urratsa lehenengo Oinarrirako karta erabilgarri bat hautatzea da. Behin hautatu eta gero, gainerako Oinarri guztiak balio horrekin hasi behar dira.

Oinarriak gorantz bete behar dira, irudiaren arabera eta Erregetik Batekora pasatuta, beharra izanez gero. Karta bat Oinarri pila batean jarriz gero, ezingo da berriro erabili.

Mahaiko kartak beherantz osa daitezke, kolorea txandakatuz. Karta-pila guztiak mugi daitezke Mahaiko beste pila batera. Mahaiko toki hutsak Biltegietan dagoen edozein karta erabilgarriz edo, Biltegiak hutsik badaude, Hondarreko edozein kartaz bete daitezke.

Kartak banan-banan iraultzen dira Sortatik Hondarrera. Birbanaketa bakarra dago.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri pilan jarritako karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Lehenengo Oinarri pila arreta handiz aukeratu. Biltegietako kartak ahalik eta lasterren mugitzen saiatu. Kasu batzuetan, kartak jokoan edukitzea zuzenean Oinarrietara eramatea baino garrantzitsuagoa da.