Ijitoa

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta bikoitza
SortaGoi-ezkerreko pila. Kartak mahaian banatu ondoren geratzen direnak hemen jarriko dira. Kartak zortziko multzotan banatuko dira, bakoitza Mahaiko pila batean.
OinarriakZortzi pila, goi-eskuinean. Irudiaren arabera bete behar dira Batekotik Erregera. Oinarri bakoitzaren gaineko lehenengo karta Mahaira eraman daiteke atzera.
MahaiaZortzi pila. Hasteko, banatu bi errenkada behera begira, eta errenkada bat gora begira. Mahaia beherantz osa daiteke koloreak txandakatuz. Karta-segidak mugitu egin daitezke. Pila hutsak edozein kartaz edo karta-segidaz bete daitezke.

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Mahaiko kartak beherantz osatu behar dira, kolorea txandakatuz. Karta-segidak mugitu egin daitezke. Mahaiko pila hutsak edozein kartaz edo karta-segidaz bete daitezke.

Banaketa bakoitzean, Mahaiko pila bakoitzera Sortako karta bat mugituko da. Ezin da berriro banatu.

Oinarriak gorantz osatu behar dira, irudiaren arabera eta Batekotik Erregera. Oinarri piletako kartak atzera erabil daitezke. Mahaiko karta batean bi aldiz klik eginez gero, dagokion Oinarri pilara mugituko da, mugimendu hori posible baldin bada.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri piletan dagoen karta bakoitzeko, bost puntu.

Oinarri pila bat osatuz gero (Batekotik Erregera) beste 60 puntu lortzen dira. Mahaian txandakako ordenan osatutako karta-bikote bakoitzeko, 2 puntu.

Gehienezko puntuazioa: 1000

Estrategia

Saiatu Mahaira karta berriak ateratzen, ahal denean. Gogoan izan Oinarrietako kartak atzera berriz jokoan sar ditzakezula.