Mahjongg nola jokatu

Joko hasieran, fitxak bata bestearen gainean jarrita izango ditugu elkar estaltzen eta bost maila osatzen. Hobespenak… koadroanzenbat eta maila zailagoa aukeratu, orduan eta fitxa gehiago egongo da joko hasieran estalita. Gnome Mahjongg-en xedea jokoan dauden fitxa guztiak mahaitik desagerraraztea da. Fitxak desagerrarazteko itxura bereko bikoteak aurkitu behar dituzu. Itxura bereko fitxak bat etor daitezen botoi-kopuru bera edo marka berdinak izan behar dituzte.

Adibidez, beheko irudiannabarmendutako fitxa bat daukagu. Horrekin bat etorriko denak ere sei botoi izan beharko ditu. Fitxa horietako bat beheko mailan, ezkerreko ertzean dago. Goiko mailan dagoen fitxarekin bat datorrenik aurkitu nahi baduzu, irudi berde eta gorri berdina duen beste fitxa bat aurkitu beharko duzu. Aurkitu al duzu? Goiko mailan dagoen fitxa horrekin bat datozen hiru fitxa daude begi-bistan. Bata nabarmendutako fitxaren eskuinerantz hirugarrena dagoena da. Hala ere, ezin duzu bikote hori desagerrarazi fitxa-pilaren kanpoaldean ez dagoelako. Aurrerago azalduko dut zehatzago zein fitxa desagerraraz daitezkeen eta zein ez nahiz eta elkarrekin bat etorri. Zeuri dagokizu orain gure fitxarekin bat datozen beste biak aurkitzea, begien bistan daude eta.

Figure 1. Mahjongg-en leiho nagusia

Gnome Mahongg-ekin jokatzeko, kurtsorea bat datozen bi fitxen gainean ipini eta klik egin, eta joko-mahaitik desagertu egingo dira. Fitxak bat ez badatoz, elkarrizketa-koadro hau agertuko zaizu.

Figure 2. Informazioaren koadroa

Maila bakoitzean ezker-ezkerrean edo eskuin-eskuinean dauden fitxak bakarrik aukera daitezke. Izan ere, eskuin-eskuinean edo ezker-ezkerrean ez badaude ezingo baitituzu desagerrarazi. Fitxak maila desberdinetan egon arren elkarrekin desagerraraz daitezke ezker-ezkerrean edo eskuin-eskuinean baldin badaude.

Fitxa-bikote gehiago egin ezin badaiteke, elkarrizketa-koadro bat agertuko zaizu bikote gehiagorik ez dagoela ohartaraziz.

Figure 3. Informazioaren koadroa

Tresna-barra

Tresna-barra mahaigainean zehar mugi daiteke. Tresna-barraren ezkerreko ertzean klik eginda mahaigainaren edozein lekutara mugitu ahal izango duzu. Gnome Mahjongg-en tresna-barra Leiho nagusiaren goian jarriz gero, ezker-eskuin zabalduko da, baina lehenespenez duen lekua, eta nire ustez egokiena, menu-barraren azpian dago.

Tresna-barrak botoi hauek ditu:

Berria

Botoi honek uneko ezarpenak dituen joko berria hasiko du.

Berriro hasi

Botoi honekin, uneko jokoa berriro hasiko duzu hasieratik bertatik eta fitxak nahastu gabe.

Aholkua

Botoi honek bat datozen bi fitxa proposatuko dizkizu desagerraraz ditzazun.

Desegin

Botoi honek desagerrarazi dituzun fitxa-bikoteak agerraraziko ditu jokoaren hasierara iritsi arte.

Berregin

Botoi honek Desegin botoiarekin desegin duzun mugimendua berregingo du. Desegiten hasi zaren egoerara itzulitakoan, "Ezin da gehiago berregin!" mezua agertuko zaizu Leiho nagusiaren ezkerrean, beheko izkinan.

Pausa

Botoi honek jokoa pausarazten du. Jokoa pausarazitakoan, Leiho nagusiaren behealdean, eskuinean dagoen erlojua gelditu egingo da eta fitxen aurpegiak ezkutatu egingo dira.

Nahasi

Botoi honek fitxak ausaz nahasiko ditu. Ez du jokoa hasieratik hasten. Zauden puntuan jarraituko duzu, mugitutako fitxa berdinekin, baina geratzen direnak berrantolatuta.

Hobesp

Botoi honek Hobespenak… elkarrizketa-koadroa bistaratuko du.

Zenbat fitxa:

Tresna-barraren zati honek bikotea aurkitu gabe zenbat fitxa dauden adieraziko du.

Zenbat mugimendu:

Tresna-barraren zati honek zenbat bikote egin ditzakezun adieraziko du.

Figure 4. Mahjongg-en tresna-barra

Menuak

Leiho nagusiaren goialdean dagoen menu-barrak ondorengo menuak ditu:

Jokoa

Menu honen edukia:

  • Joko berria (Ktrl-N) — Elementu honek beste joko bat hasiko du aurrez definitutako hasiera-zenbaki batekin.

  • Joko berria hasiera-zenbakiarekin… — Elementu honek beste hasiera-zenbaki bat eskatuko dizun koadroa irekiko du.

    Figure 5. Hautatu jokoaren hasiera

  • Berriro hasi jokoa — Elementu honek jokoa berriro hasiko du aurrez definitutako hasiera-zenbaki berarekin.

  • Desegin (Ktrl-Z) — Botoi honek desagerrarazi dituzun fitxa-bikoteak agerraraziko ditu jokoaren hasierara iritsi arte.

  • Berregin (Ktrl-R) — Elementu honek Desegin botoiarekin desegin duzun mugimendua berregingo du. Desegiten hasi zaren egoerara itzulitakoan, "Ezin da gehiago berregin!" mezua agertuko zaizu Leiho nagusiaren ezkerreko beheko izkinan.

  • Aholkua — Elementu honek bat datozen bi fitxa proposatuko dizkizu desagerraraz ditzazun.

  • Fitxak nahasi — Botoi honek ausaz nahasiko ditu fitxak. Ez du jokoa hasieratik hasten. Zauden puntuan jarraituko duzu, mugitutako fitxa berdinekin, baina geratzen direnak berrantolatuta.

  • Puntuazioa… — Elementu honek hamar puntuaziorik onenak erakutsiko dituen koadro bat bistaratuko du. Puntuazioak identifikatzeko datu hauek agertuko dira bertan: erabiltzaile-izena, puntuazioa, jokoan emandako denbora eta noiz jokatu zen.

    Figure 6. Hamar onenak

  • Irten (Ktrl-Q) — Elementu honekin jokotik irtengo zara.

Ezarpenak

Menu honen edukia:

  • Erakutsi tresna-barra — Elementu honek tresna-barra bistaratuko den edo ez kontrolatzen du. Laukia sakatuta baldin badago, tresna-barra ipini duzun azken lekuan bertan agertuko da. Laukia goratuta badago, tresna-barra ez da agertuko.

  • Hobespenak… — Elementu honek Hobespenak… koadroa bistaratuko du.

Laguntza

Menu honen edukia:

  • Honi buruz… — Elementu honek Gnome Mahjongg-i buruzko oinarrizko informazioa emango dizu, hala nola egilearen izen-deiturak eta bertsio-zenbakia.

  • Eskuliburua — Elementu honek eskuliburua bistaratuko du.