Gnome Mahjongg | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Aplikazioaren ezarpenak aldatzeko, hautatu Hobespenak… Ezarpenak menuan. Horrela Hobespenak… koadroa irekiko da.
Lehenetsi gisa ezarri testua daraman laukia hautatzen baduzu, goiko aukera lehenetsiko da. Horrela, zuk pertsonalizatutako ezarpenak Gnome Mahjonggabiarazten duzun guztietan agertuko dira. Laukia hautatuta dagoela, Ados botoia sakatzen baduzu, aukera hori lehenetsita geratuko da. Hobespenak… dialogoan berriro sartzen zarenean, laukia goratuta egongo da. Laukia goratuta baldin badago, lehenetsitako ezarpenak ez dira aldatuko.
Hobespenak… dialogoan propietate hauek daude:
Hautatu fitxak: — Elementu honek fitxen aurpegiek duten diseinua aldatzen du.
Hautatu fitxen atzeko planoa: — Elementu honek fitxa-mota aldatzen du, baina ez fitxaren irudia.
Hautatu mapa: — Elementu honek jokoaren zailtasun-maila aldatzen du fitxak metatzeko modua aldatzen duelako. Fitxak oso sakabanatuta badaude (erraza) fitxak hobeto ikusi ahal izango dituzu, baina oso pilatuta badaude (zaila) fitxetako asko ezingo dituzu ikusi.
Atzeko planoa: — Elementu honek atzeko planoaren kolorea aldatzeko aukera emango dizu, eta horretarako kolorea koadroa bistaratuko du.
Abisatu fitxak bat ez badatoz — Lauki hau hautatzen baduzu, Informazio koadro batagertuko da aukeratu dituzun fitxak bat ez datozela adierazteko. Laukia sakatuta baldin badago, Informazioa koadroa agertuko da. Laukia goratuta baldin badago, mezu bat agertuko da Leiho nagusiaren behean, ezkerreko izkinan, testu honekin: "Ez datoz bat!"
Berretsi jokotik irteteko — Lauki honetan jokotik irten baino lehen Berretsi koadroa agertzea nahi duzun aukeratu ahal izango duzu. Laukia sakatuta baldin badago, Berretsi elkarrizketa-koadroa agertuko da "Benetan irten nahi duzu Mahjongg-etik?" mezuarekin. Laukia goratuta baldin badago, automatikoki irtengo zara jokotik Irten menu-elementua sakatutakoan..
<<< Previous | Home | Next >>> |
Mahjongg nola jokatu | Ezagutzen diren akatsak eta mugak |