Iagno-ren erabiltzailearen gida


Table of Contents
Sarrera
Othello-rekin jokatzen
Jokoaren ezarpenak
Animazioak
Ezagutzen diren akatsak eta mugak
Egileak
Lizentzia

Sarrera

Zer da Iagno?

Iagno Reversi jokoaren ordenagailurako bertsioa da, Othello izenez ezagunagoa. Iagno bi jokalarirentzako estrategia-jokoa da, Go-ren antzekoa. Taula 8 bider 8 lauki ditu eta piezak beltzak dira alde batetik, eta zuriak, beste aldetik. Iagno jokoak xede hau du: aurkariaren ahalik eta pieza gehien zeure koloreko bihurtzea eta aurkariari zeure piezak kolorez aldatzen ez lagatzea. Horretarako, aurkariaren piezak zeure koloreko bi piezaren artean harrapatu behar dituzu.

Iagno abiarazteko, hautatu Menu nagusiko Jokoak azpimenuko Iagno elementua edo idatzi iagno komando-lerroan.

Zergatik eman zaio Othello-ri Iagno izena?

Galdera egingo zenion zeure buruari, seguru asko, zergatik jarri ote diogun jokoari Iagno izena eta ez Othello edo gnothello. Erantzuna ez da erraza marka erregistratu eta lege kontuak sartzen direlako tartean. Baina areago joanez, istorio luze eta korapilatsu bat kontatuko dizut Iagno izenaren jatorria azaltzeko.

Gau ekaiztsu batean, Ingalaterran hain ohiko diren horietako batean, programatzaile bakarti bat eserita dago ordenagailuaren aurrean. Ian-ek joko-lan bat bukatu du. Othello-ren tankerako joko interaktiboa sortu du eta, izenarekin hitz-jokoa eginez, Gnothello deitzea erabaki du jokoa GNOME erabiliz sortu denez.

Lagunak etorri zaizkio, eta edozein programatzailek egingo lukeen bezalaxe bere maisulana erakutsi die. Barre egin diote denek aurpegira joko horrek ezertarako balio ez duela eta benetako hackerra izateko saio eskasa egin duela esanez. Lagunok pikutara bidali ondoren, jokoari Iago izena jartzea begitandu zaio [1] jokoa dela-eta bere buruak erakutsi duen gaiztakeriagatik. Izenak, hala ere, ez dio erabat ondo ematen belarrira. GNOME programa guztiek GNOMEren zatiren bat eramaten dute izenean, pentsatu du Ian-ek. Pentsatzen denboraldia eman ondoren, gure izenera iritsi zen: Iagno.

Notes

[1]

Iago William Shakespeare-ren Othello laneko pertsonaia gaiztoa da.