Gnibbles-en eskuliburua | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Gnibbles joko erraza da. Gezi-teklak baino ez dituzu erabili behar.
Gnibbles hastean, behean agertzen den leiho nagusia irekiko da.
Jokoa hasteko, egin klik goian agertzen den sarrerako pantailan. Jokoa automatikoki hasiko da.
Jokoaren hasieran, sugea pantailaren ezkerretik sortuko da. Sugearen norabidea aldatu eta gorantz joan dadin nahi baduzu, erabili Gora gezi-tekla. Sugea eskuinetara joateko, erabili eskuin-gezia, ezkerretara joateko, ezker-gezia, eta beherantz joateko, behera gezia.
Leiho nagusiaren goialdean dagoen menu-barrak ondorengo menuak ditu:
Menu honen edukia:
Joko berria (Ktrl+N) — Elementu honek Gnibblesen joko berria abiarazten du
Eten jokoa — Honek jokoa geldiarazten du. Jokoaren laburpena bistaratzeko, egin klik "Eten jokoa" menu-aukeran.
Puntuazioak — Elementu honek puntuaziorik onenak bistaratzen ditu.
Irten (Ktrl-Q) — Aplikaziotik irteten da.
Menu honen edukia:
Hobespenak — Agertuko den leihoan hobespenak editatu ahal izango dituzu.
Menu honen edukia:
Honi buruz — Honi buruz elkarrizketa-koadroa irekitzen du Gnibbles-i buruzko oinarrizko informazioa eskaintzeko, hala nola egilearen izena, aplikazioaren bertsio-zenbakia eta aplikazioaren Web orriaren URLa, halakorik badago.
Gnibblese-k diamante asko eta desberdinak ditu jateko. Bakoitzak kolore bat du eta funtzio baterako balio du.
Diamante bateko kreditua ematen dizu, eta zure sugea luzarazten du.
12 puntu ematen ditu, sugea luzarazten du eta diamante bateko kreditua ematen du.
11 puntu ematen ditu, sugea mozten du eta diamante bateko kreditua ematen du.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Gnibbles-en xedea | Pertsonalizazioa |