Gnibbles-en eskuliburua | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Aplikazioaren ezarpenak aldatzeko, hautatu Ezarpenak->Hobespenak.... Hobespenak elkarrizketa-koadroa irekiko da.
Jokoa fitxak propietate hauek ditu:
Sugearen abiadura kontrolatzen du.
Hautatuta baldin badago, zailtasun-maila ausazko hurrenkeran aldatuko da.
Gaituta dagoenean, pantailan bi diamante urdin batera ager daitezke. Diamanteetako batek luzatu beharrean laburtu egingo zaitu, jaten baduzu.
Soinuak gaitzen ditu.
Grafikoak fitxako propietateak hauek dira:
(Ņimiņoa) — Botoi honek joko-taula tamaina ņimiņora (184x132) ekarriko du.
(Txikia) — Botoi honek joko-taula tamaina txikira (368x264) ekarriko du.
(Ertaina) — Botoi honek joko-taula tamaina ertainera (460x330) ekarriko du.
(Handia) — Botoi honek joko-taula tamaina handira (736x528) ekarriko du.
(Oso handia) — Botoi honek joko-taula tamaina oso handira (920x660) ekarriko du …(azalpena).
(Itzela) — Botoi honek joko-taula tamaina itzelera (1840x1320) ekarriko du …(azalpena).
1. harra fitxatik 4. harra fitxara arteko propietateen bidez, egon daitezkeen har desberdinak kontrolatu ahal izango dituzu.
Nahi dituzun aldaketa guztiak egin ondoren, egin klik Ados botoian aldaketak aplikatzeko eta itxi Hobespenak elkarrizketa-koadroa. Aldaketak bertan behera uzteko eta aurreko balioetara itzultzeko, egin klik Itxi botoian.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Gnibbles erabiltzen | Ezagutzen diren akatsak eta mugak |