Gnome-ren Kontrol Zentroa | ||
---|---|---|
<<< Previous |
Gnome-ren Kontrol Zentroaren dokumentu-maneiatzaileen atalak fitxategi-mota eta funtzio batzuk bistaratzeko, editatzeko edo manipulatzeko modua aldatzeko aukera emango dizu.
Editorea lehenesteko capplet-aren bidez, Gnome-rekin erabili nahi duzun editore lehenetsia hauta dezakezu. Horrela, Gnome-ren fitxategi-kudeatzailea bezalako aplikazioek editore egokia abiaraziko dute edizioarekin lotutako fitxategiak irekitzen saiatzen zarenean. Erabilgarri dituzun editore ezagunenak zerrendan dauzkazu.
Atal honen bidez mota desberdinetako fitxategiak nola maneiatu behar diren konfigura dezakezu. Fitxategi-motak (formalki MIME mota deritzanak) deskribatzen du fitxategiak zein datu-mota duen eta zein formatutan. Fitxategi-mota bakoitzarentzat, Fitxategi-kudeatzaileak erabiliko duen ikonoa, mota horretako fitxategiak irekitzeko aplikazio lehenetsia eta abar ezar ditzakezu. Esate baterako, image/jpeg fitxategi-mota JPEG formatuko irudi-fitxategietarako erabili ohi da, eta lehenespenez, fitxategi-kudeatzailean inkorporatutako grafiko-ikustaileak irekitzen du.
<<< Previous | Home | |
Mahaigaina |