Valentine

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
SortaGoi-ezkerreko pila. Banatu ondoren geratzen diren kartak hemen jarriko dira.
HondarraGoi-eskuineko pila. Karta bakarra izan dezake.
MahaiaLau pila. Jokoaren hasieran, toki bakoitzean karta bat agertuko da. Sortatik berriro banatzean, Mahaian dauden karta guztiak Oinarri pilaren azpira mugituko dira.

Xedea

Mahaiko karta guztiak Batetik Erregera antolatzea, pila bakoitzean irudi berekoak jarrita. Kontuz ibili. Zoratu gabe!

Arauak

Mahaian banatutako kartetako bi irudi berekoak eta segidakoak badira, ipini txikiena handienaren gainean. Batekoa da txikiena eta Erregea handiena; segidak ez du buelta ematen. Oinarrian klik egin behar da sortu diren toki hutsak betetzeko.

Mahaian karta-mugimendurik egin ezin duzunean, egin klik Oinarrian Hondarrera karta bat ateratzeko. Karta hori Mahaiko pilaren batera mugitu badaiteke, mugi ezazu. Errepikatu prozedura, Mahaian bertan edo Hondarretik ezer gehiago mugitu ezin den arte.

Orduan, egin klik berriro Oinarrian Mahaiko karta guztiak atzera karta-sortaren azpira eramateko. Hondarrean dagoen karta Mahaiko lehen pilan jarriko da, eta gainerako piletan Oinarri pilako karta bana ipiniko da.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Joko honek ez du puntuaziorik.

Estrategia

Denbora pasarako joko aparta da. Valentinek ez du estrategiarik, beste ezer probetxuzkoagorik -ohera joatea, adibidez- ez egiteko estrategia ez bada, behintzat.