Union Square

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta bikoitza
SortaGoi-ezkerreko pila. Kartak Mahaian banatu ondoren geratzen direnak hemen jarriko dira. Kartak banan-banan irauliko dira Hondarrera. Ezingo da atzera banatu.
HondarraSortatik osatuko da. Goiko karta jokoan erabiltzeko prest dago.
MahaiaMahaian kartak hamasei pilatan ipiniko dira lau bider lau itxura osatuz. Pila bakoitzaren goiko karta jokoan erabiltzeko prest dago.
OinarriakLau pila, eskuinean. Oinarri pilak Batekotik Erregera eta irudiaren arabera osatu behar dira, eta Erregearen ondoren, Batekoa berriro.

Xedea

Karta guztiak Oinarrietara eramatea.

Arauak

Mahaiko pilak gorantz nahiz beherantz osa daitezke, irudien arabera. Hala ere, pila bakoitzak arau bakarra jarrai dezake. Adibidez, Mahaiko pila batek biko hirustaren gainean hiruko hirusta baldin badu, pila horretan lauko hirusta baino ezingo da ipini. Edozein karta erabilgarri jar daiteke Mahaiko pila huts batean.

Oinarri pilak irudiaren arabera osatu behar dira Batekotik Erregera; gainean beste Errege bat ipini eta beherantz jarraitu Batekora iritsi arte. Jokoa irabazteko, pila bakoitzean 26 karta egon behar dira. Oinarri piletako kartak ezingo dira atzera erabili.

Kartak banan-banan iraultzen dira Sortatik Hondarrera. Hondarraren goiko karta jokoan erabiltzeko prest dago. Ezin da berriro banatu.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri piletara eramandako karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 104

Estrategia

Ertz bietan ale-kateak gehi daitezke, zure piletan ere berdin. Toki hutsak ondo erabili kartak gehitu ahal izateko. Eroapen pixka batekin, joko hau ikaragarri ona izan daiteke!