Sir Tommy

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
SortaGoi-ezkerreko pila. Jokoaren hasieran karta guztiak hemen egongo dira. Kartak banan-banan banatuko dira Hondarrera.
HondarraSortaren eskuinean. Karta bakarra izan dezake. Karta berehala eraman behar da Oinarri pila batera edo nahi duzun Biltegi pilara.
OinarriakLau pila goian, Hondarraren eskuinean. Irudiari erreparatu gabe, baina gorantz osatu behar dira Batekotik Erregera.
BiltegiakLau pila, Oinarrien azpian. Biltegietako kartak Oinarri piletara bakarrik eraman daitezke.

Xedea

Karta guztiak Oinarrietara eramatea

Arauak

Oinarriak Batekotik Erregera segidan eta gorantz osatzea, irudiari erreparatu gabe. Oinarrietako kartak ezin dira berriro erabili. Kartak banan-banan banatzen dira Sortatik Hondarrera. Hala ere, Hondar pilak karta bakarra izan dezakeenez, karta hori berehala eraman behar da Oinarri pila batera edo lau Biltegi piletako edozeinetara. Biltegi piletako kartak ezin dira berriro antolatu.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri piletara eramandako karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Saiatu Biltegietan maila bateko karten gainean maila handiagokorik ez jartzen.