Seahaven

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
OinarriakLau pila -- bi goi-ezkerrean, bi goi-eskuinean. Batekotik Erregera eta irudiaren arabera osatu behar dira.
BiltegiakLau pila, goian eta erdian. Biltegi bakoitzak karta bakarra izan dezake. Jokoaren hasieran, biltegietako bik karta bana izango dute.
MahaiaHamar pila Oinarri eta Biltegien azpian. Geratzen diren berrogeita hamar kartak gora begira banatuko dira, pila bakoitzean bost.

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Mahaia beherantz osatu behar da, irudiaren arabera. Goiko karta edo karta-segida bakarrik mugi daiteke. Karta-segida bat mugitu ahal izateko, segidako karta-kopurua hutsik dauden Biltegi guneen kopurua gehi bat baino gutxiago edo berdina izan behar da. Mahaian hutsik dauden tokiak Errege batez edo Erregea buru duen multzo batez bakarrik bete daitezke.

Oinarriak gorantz osatu behar dira, irudiaren arabera eta Batekotik Erregera. Oinarrietako kartak teknikoki jokoan jarraitzen duten arren, ez du inolako zentzurik karta horiekin jokatzen jarraitzea, ez dute ezertarako balio eta.

Mahaian bistan dagoen edozein karta jar daiteke Biltegi gune huts batean. Karta horiek atzera Mahaira ekartzeko moduan edo Oinarri pila batera eramateko moduan daude.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri pilan jarritako karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Kartak ahal bezain laster eraman Oinarri piletara. Inguruan uzten badituzu, mugimendua oztopatu besterik ez dute egingo.