Xake-taula

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
OinarriakLau pila, erdian. Gorantz osatu behar dira, irudien arabera eta nahi duzun oinarrizko kartatik hasita, Erregetik Batekora jarraituta beharra izanez gero. Oinarri piletako kartak ezin dira atzera erabili.
MahaiaBost pila, Oinarri pilen albo banatan. Pila horietako bakoitzean bost karta gora begira banatu, eta beste bat gehiago goiko bi pilatan. Mahaiko edozein pilatan dagoen goiko karta jokorako prest dago.

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Mahaiko piletan dauden kartak gorantz nahiz beherantz osa daitezke, irudien arabera. Edozein pilatan dagoen goiko karta bakarrik dago jokorako prest. Hutsik geratu diren lekuak edozein kartaz bete daitezke.

Oinarriak gorantz osatzen dira zuk nahi duzun oinarrizko kartatik abiatuta, Erregetik Batekora pasatuta beharra izanez gero. Oinarri piletako kartak ezin dira atzera erabili.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri pilako karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Oinarrizko karta ondo aukeratu. Aukerarik errazenak amaierarik gabeko egoera batera eraman zaitzake.