Canfield

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
SortaGoi-ezkerreko pila. Banatu ondoren geratzen diren kartak hemen jarriko dira. Kartak hirunaka irauliko dira Hondarrera. Bi aldiz banatuko da.
Hondarra
BiltegiaEzkerrean, Sortaren azpian. Hemen hamahiru karta banatuko dira, gain-gainekoa gora begira dagoela. Goiko karta hori Oinarrietan edo Mahaian jokatzeko moduan dago.
MahaiaLau pila, Oinarrien azpian. Pila bakoitzean karta bat banatu gora begira. Mahaia beherantz osa daiteke, kolorea txandakatuz. Karta-multzoak mugi daitezke.
Oinarriak

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Mahaiko kartak beherantz osa daitezke kolorea txandakatuz. Karta-multzoak mugi daitezke. Mahaian leku bat hutsik geratzen denean, automatikoki beteko da Biltegitik. Biltegia hutsik badago, hutsik dauden leku horiek edozein kartaz edo segidan jarritako edozein karta-multzoz bete daiteke.

Kartak hirunaka iraultzen dira Sortatik Hondarrera. Azken irauliak hiru karta baino gutxiago baditu, daudenak irauliko dira. Sorta hustutakoan, eraman atzera Hondarreko karta guztiak Sortara, duten ordena errespetatuta. Karta-sortara hirutan itzul zaitezke.

Oinarriak gorantz osatuko dira, irudiaren arabera eta oinarrizko kartatik abiatuta (lehenengo Oinarrian banatutako lehenengo kartatik). Beste Oinarriak, banatzeko orduan azaldu den lehenengo karta horren maila bereko karta bat jartzen diezunean egongo dira osatzen hasteko moduan. Batekoak Erregeen gainean ipiniko dira, eta bikoak Batekoen gainean. Oinarri piletako kartak atzera erabil daitezke. Karta batean bi aldiz klik eginez gero dagokion Oinarri pilara mugituko da, mugimendu hori posible baldin bada.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri pilako karta bakoitzeko, puntu bat. Joko hau kasinoetan erabili ohi zuten. Kale egingo duzu nahiz eta 10 puntu lortu.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Hobe da txori bat eskuan, bi hegan baino. Joko honi irabaztea oso zaila da. Jende gehienak apustuen arauak gogoan dituela jokatu ohi du, eta ahalik eta puntu gehien lortzen saiatzen da. Mugitu kartak Oinarrietara modua ikusten duzun bezain laster.