Auld Lang Syne

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
SortaGoi-ezkerreko pila. Jokoaren hasieran, Batekoak ez beste karga guztiak hemen egongo dira. Sortaren gainean klik eginda, karta bana joango da lau Biltegietara.
OinarriakLau pila goiko aldean, Sortaren eskuinean. Jokoa hasteko, ipini Bateko bat Oinarri pila banatan. Oinarri pilak gorantz osatu behar dira, irudiari erreparatu gabe.
BiltegiakLau pila Oinarrien azpian. Sortari klik egiten zaion bakoitzean, Biltegi piletara karta bana joango da. Goiko karta jokoan erabiltzeko moduan egongo da. Biltegietako kartak Oinarrietara bakarrik eraman daitezke.

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Jokoa hasteko lau karta banatu behar dira Biltegietara. Aukera duzunean, kartak Biltegietatik Oinarrietara eraman. Horrela jarraitu biltegiak kartarik gabe geratu arte eta Oinarrietara besterik mugitu ezinik geratu arte. Antzeko jokoa, baina errazagoa: Scuffle.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Mugitutako karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Zortean sinesten duzu? Joko honek Erlojuarena baino trebetasun handiagoa eskatzen badu ere, arreta besterik ez duzu beharko. Burua erabili beharrik ez duen joko zoragarria.