Agnes

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
SortaGoi-ezkerreko pila. Kartak mahaian banatu ondoren geratzen direnak hemen jarriko dira. Kartak zazpiko multzotan banatuko dira, bakoitza Mahaiko pila batean.
OinarriakZortzi pila, goi-eskuinean. Irudiaren arabera eta segidan bete ahal izateko, Erregetik Batekora pasa daiteke, beharrezkoa bada. Kartak banatu eta bat lehenengo Oinarri pilan jarriko da. Gainerako Oinarri pilak maila bereko kartekin hasi behar dira.
MahaiaZazpi pila. Lehenengo pilan, banatu karta bat gora begira. Gainerako pilatan, ipini karta bana behera begira. Bigarren pilan, ipini karta bat gora begira, hurrengo pilatan kartak behera begira daudela. Horrela jarraitu azken pilan zazpi karta jarri arte. Mahaia beherantz osa daiteke kolore berdinen arabera. Karta-multzoak mugi daitezke. Ilara hutsak betetzeko, hurrengo karta Oinarri piletatik banatu behar da.

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Mahaiko kartak beherantz osatzen dira, kolorearen arabera. Segidan dauden eta kolore bera duten karten multzoak batera mugi daitezke.

Banaketa bakoitzean, Sortako karta bat Mahaiko pila bakoitzera mugituko da. Ezin da berriro banatu.

Oinarri pilak gorantz osatzen dira segidan eta irudiaren arabera, eta beharrezkoa bada, Erregetik Batekora pasatuta. Oinarri piletako kartak atzera erabil daitezke. Mahaiko karta batean bi aldiz klik eginez gero, dagokion Oinarri pilara mugituko da, mugimendu hori posible baldin bada.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri pilako karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Saiatu posible den guztietan irudiaren arabera beherantz osatzen. Ahal bezainbeste puntu lortzen saiatu, joko hau irabaztea oso zaila delako.