Labirintoa

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
SortaGoi-ezkerreko pila. Kartak Mahaian banatu ondoren geratzen direnak hemen jarriko dira.
OinarriakLau pila, goi-eskuinean. Batekoak dagozkien Oinarri piletan jarriko dira karta-sorta nahastu aurretik.
MahaiaJokoaren hasieran, Mahaiko pila bakoitzean karta bat ipini gora begira.

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Mahaiko kartak segidan eta irudiaren arabera ipini behar dira Oinarri piletan. Hutsik dauden pilak automatikoki beteko dira Sortako kartez.

Mahaiko piletan dauden zortzi kartak mugitu ezin direnean, egin klik Sortan pila bakoitzera karta bat ateratzeko. Mahaiko toki hutsak ez dira berriro automatikoki beteko.

Mahaiko pila bakoitzaren goian eta behean dauden kartak Oinarri piletara eramateko prest daude. Mahaia ez da eraikitzen. Ezin da berriro banatu.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri pilan jarritako karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 48

Estrategia

Joko honetan bizi eta bikain ibiltzeko, ondo lo egin bezperan. Mugitu Oinarri piletara ahal dituzun karta guztiak. Ondo ibili!