Klondike

Jonathan Blandford-ek idatzia

Konfigurazioa

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Mahaiko kartak beherantz osatu behar dira, kolorea txandakatuz. Karta-multzoak mugi daitezke. Mahaiko pila hutsak Errege batez edo Erregea buru duen karta-multzo batez bete daitezke.

Kartak banan-banan iraultzen dira Sortatik Hondarrera. Hondarreko goiko karta jokorako prest dago. Sorta hustutakoan, eraman atzera Hondarreko karta guztiak Sortara, duten ordena errespetatuta. Karta-sortara hirutan itzul zaitezke.

Oinarriak gorantz osatu behar dira, irudiaren arabera eta Batekotik Erregera. Oinarri piletako kartak atzera erabil daitezke. Karta batean bi aldiz klik eginez gero dagokion Oinarri pilara mugituko da, mugimendu hori posible baldin bada.

Aukerak

Hiru kartako banaketak: Aukeratzen baduzu, Sortak hiru banatuko ditu aldi bakoitzean. Bestela, Sortak karta bakarra banatuko du Hondarrera.

Puntuak

Oinarri pilako karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Ez eman amore! Jokoa amaitu dela iruditu arren, saiatu metodo bortitzak. Oinarrietan dauden kartak erabiliz eta segidak berrantolatuz, baliteke behar dituzun kartak askatu ahal izatea.