Camelot

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
SortaJokoaren hasieran karta guztiak Sortan egongo dira. Kartak banan-banan irauliko dira Hondarrera. Ezingo da atzera banatu.
HondarraSortatik osatuko da. Karta bakarra izan dezake, Mahaira berehala eraman beharrekoa.
MahaiaLau bider lau dimentsioko sarea; gune bakoitzean karta bat izan dezake. Erregeak ertzeko gunean baino ezin dira ipini. Erreginak lehenengo eta azkeneko errenkadetan dauden erdiko bi lekuetan baino ezin dira ipini. Txankak lehenengo eta azkeneko zutabeetan dauden erdiko bi lekuetan baino ezin dira ipini.

Xedea

Irudidun kartak ez (Txankak, Erreginak eta Erregeak) beste guztiak desagerraraztea. Irabazteko, Mahaiak itxura hau lortu behar du --

-- eta Sorta eta Hondarra hutsik egon behar dira. Irudiari ez zaio erreparatu behar.

Arauak

Jokoak bi fase ditu. Bi faseen artean aldatu, jokoa irabazi edo galdu arte. Lehenengoarekin hasi Mahaia erabat bete arte. Orduan, bigarren fasera aldatu. Kontuan hartu ezingo zarela bigarren fasearekin hasi Mahaia erabat beteta egon arte. Hala ere, edozein unetan itzuli ahal izango zara lehenengora, baina kontuan izan ezingo zarela bigarrenera joan mahaia berriz bete arte. Arau honek salbuespen bat du, sorta eta hondarra hutsik egotea, alegia.

Lehenengo fasea -- Egin klik Sortan horko karta bat Hondar pila hutsera ateratzeko. Karta

Bigarren fasea -- Kendu hamarrekoak gainean klik eginez. 10 batzen duten bikoteak kendu, kartetako bat kidearen gainera arrastatuz.

Jokoa galduta egongo da irudidun karta bat gune egokian ipini ezinda geratu bada, edo gune guztiak beteta daudelako beste kartarik mugitu ezin bada.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Mugitutako karta bakoitzak puntu bat balio du.

Gehienezko puntuazioa: 40

Estrategia

Erdian beti da seguruagoa. Jokoaren lehenengo fasean zehar, erdian banatu ertzetara joan aurretik. Bikoteren bat osa daitekeela iruditzen bazaizu ipini karta hori ertzean, jokoaren bigarren fasean ertzetan gune huts gehiago izateko.