Bristol

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
SortaGoi-ezkerreko pila. Kartak mahaian banatu ondoren geratzen direnak hemen jarriko dira. Ezin da berriro banatu.
BiltegiakHiru pila Sortaren eskuinean. Sortan klik egiten duzun bakoitzean, sortako karta bat joango da Biltegi bakoitzera.
OinarriakLau pila goi-eskuinean. Oinarriak gorantz osatzen dira, segidan eta irudiari erreparatu gabe.
MahaiaZortzi pila, bakoitzean hiru karta gora begira

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Mahaiko kartak beherantz osatzen dira, irudiari erreparatu gabe. Kartak banan-banan mugitu behar dira. Mahaiko pila bat hustuz gero, ezingo da gero bete.

Banaketa bakoitzean, Sortatik karta bana jarriko da gora begira Biltegietan. Biltegi bakoitzak goian duen karta erabil daiteke jokoan. Biltegiak hustu ondoren ezingo dira atzera bete Sortatik kartak banatu arte.

Oinarriak gorantz osatzen dira, irudiari jaramon egin gabe eta Batekotik Erregera. Oinarri piletako kartak ezin dira atzera erabili.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri pilako karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Ez begira atzera. Atzeranzko hurrenkeran blokeatu diren kartak ahalik eta lasterren mugitu behar dira. Biltegietatik Mahaira ahalik eta karta gehien mugitu, Erregeak mugitzea zaila izango zaizu eta.