Jokoaren xedea kolpe bakar batez ahalik eta bola gehien desagerraraziz puntuaziorik handiena lortzea da. Bi bola besterik desagerrarazten ez badituzu, zero puntu lortuko dituzu. Hiru bola desagerrarazten badituzu, puntu bat lortuko dituzu. Saguaren klik bakarraz zenbat eta bota gehiago desagerrarazi, orduan eta puntu gehiago lortuko dituzu.
Bola-multzoak errazago bereizteko, Same GNOMEk animatu egingo ditu bola-taldeak saguaren kurtsorea gainean dutenean (horrek esan nahi du multzo horren klik eginez gero, bola horiek guztiak desagerrarazi egingo direla)
Taulako bola guztiak desagerrarazten badituzu, mila puntuko sari gehigarria irabaziko duzu
Horrelakoak egileei bidali: miguel@gnu.org eta federico@nuclecu.unam.mx. Jokoari buruzko eztabaidak banaketa-zerrenda honetan aurkituko dituzu: gnome-list@gnome.org.
GNOMEren joko hau Miguel de Icaza-k eta Federico Mena-k inplementatu zuten lehen aldiz GNOME proiektuaren hasieran. KDEren Same jokotik hartu zuten ideia; eta joko hori, era berean, Macintosh-en izen bereko jokoan zegoen oinarrituta.
Fitxetako batzuk jatorrizko KDE proiektukoak dira. Planeten fitxak Federico berak sortu zituen aisialdiko denbora oparoan munduari povray komando-lengoaia zein ederki ezagutzen zuen erakusteko.
Next >>> | ||
Same GNOMEren gai berriak sortzea |