Inprimagailuaren applet-aren eskuliburua


Table of Contents
Inprimagailuaren applet-a

Inprimagailuaren applet-a

Inprimagailuaren applet-ak (Figure 1) fitxategiak inprimatzeko aukera ematen dizu, mahaigainetik edo fitxategi-kudeatzailetik applet-era arrastatuz.

Applet hau Panel bati gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz Panelean eta aukeratu Panela->Gehitu panelari->Applet-a->Utilitatea->Inprimagailua.

Figure 1. Inprimagailuaren applet-a

Erabilera

Mahaigainetik edo fitxategi-kudeatzailetik inprimatzeko, arrastatu fitxategia inprimagailuaren applet-era.

Eskuin-klikaz agertzen den laster-menuko elementuak

Applet-ean eskuineko botoiaz klik eginez gero, elementu hauek dituen menua agertuko zaizu:

  • Propietateak... — Menu-elementu honek Propietateen elkarrizketa-koadroa irekitzen du (ikus the Section called Propietateen), applet honen itxura eta jokabidea pertsonalizatu ahal izateko.

  • Laguntza — dokumentu hau bistaratzen du.

  • Honi buruz…inprimagailuaren applet-ari buruzko oinarrizko informazioa erakusten du, esaterako, applet-aren bertsioa eta egilearen izena.

Propietateen

Inprimagailuaren applet-a konfigura dezakezu, bertan eskuineko botoiaz klik eginez eta Propietateak... aukeratuz. Propietateen elkarrizketa-koadroa irekiko da, Figure 2 in the Section called Inprimagailuaren applet-an ikusten den bezala.

Figure 2. Propietateen elkarrizketa-koadroa

Inprimagailuaren applet-ean bistaratutako etiketa aldatzeko, ("Inprimatu" Figure 1n) idatzi beste izen bat Inprimagailuaren izena eremuan. Ezarpen hau erosoa da inprimagailu bat baino gehiago duzunean eta bakoitzarentzat inprimagailuaren applet-a gehitu nahi duzunean Panelean. Inprimagailuaren izenak ez du erabakitzen fitxategia zein inprimagailutan inprimatuko den. Inprimagailuak erraz bereiztea da bere egitekoa, inprimagailuaren applet bat baino gehiago badituzu instalatuta Panelean.

Fitxategiak inprimatzeko erabili behar duen komandoa aldatzeko, idatzi beste komando bat Inprimatzeko komandoa eremuan. Lehenespenez, inprimagailuaren applet-ak lpr komandoa erabiltzen du, sistema askotan ohikoa dena. Baliteke zure sistemak beste komando bat erabiltzea. Ziur ez bazaude, begiratu sistemaren dokumentazioan.

NoteErabiltzaile aurreratuentzako oharra
 

Inprimagailu bat baino gehiago baduzu, fitxategiak zein inprimagailutara bidali erabaki dezakezu, Inprimatzeko komandoaren ezarpena aldatuz. Adibidez, zure sistemak lpr komandoa erabiltzen badu fitxategiak inprimatzeko, eta fitxategia "ljet5" izeneko inprimagailuan inprimatu behar baduzu, Inprimatzeko komandoa aldatu eta lpr -Pljet5 ezarri beharko duzu.

Nahi dituzun aldaketa guztiak egin ondoren, egin klik Ados botoian aldaketak aplikatu eta Propietateen elkarrizketa-koadroa ixteko. Aldaketak bertan behera utzi eta aurreko balioetara itzultzeko, egin klik Itxi botoian.

Ezagutzen diren akatsak eta mugak

Ez dago akats ezagunik inprimagailuaren applet-ean.

Egileak

Inprimagailuaren applet-a Miguel de Icaza-k () eta Federico Mena-k () idatzi dute. Bidali zure iruzkin, iradokizun eta akatsen berri-emateak GNOMEren akatsen segimendurako datu-basera. (Akatsei buruzko berriak bidaltzeko argibideak linean aurkituko dituzu.) Akatsen berri emateko, Akatsen berri emateko tresna (bug-buddy) ere erabil dezakezu. Tresna hori Menu nagusiko Utilitateak azpimenuan duzu eskuragarri.

Eskuliburu hau Michael Hall-ek idatzi du (). Eskuliburuari dagozkion iruzkinak eta iradokizunak GNOMEren dokumentazio-proiektura bidal ditzakezu: . Iruzkinak linean ere egin ditzakezu GNOMEren dokumentazio-egoeraren taula erabiliz.

Euskarazko itzulpena Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egin du (). Itzulpenari buruzko oharrak eta iradokizunak helbide honetara bidal ditzakezu:

Lizentzia

Programa hau software librea da; birbana eta/edo alda dezakezu, Free Software Foundation-ek argitaratutako GNU Lizentzia Publiko Orokorraren 2. bertsioan, edo (nahiago baduzu) bertsio berriago batean, jasotako baldintzak betez gero.

Programa hau erabilgarria izango delakoan banatzen da, baina INOLAKO bermerik gabe; era berean, ez da bermatzen beraren EGOKITASUNA MERKATURATZEKO edo HELBURU PARTIKULARRETARAKO ERABILTZEKO. Argibide gehiago nahi izanez gero, ikus GNU Lizentzia Publiko Orokorra.

GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia bat GNOME erabiltzailearen gidaren eranskinean daukazu. GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia Free Software Foundation-en bidez ere lor dezakezu haren web gunea bisitatuz edo hona idatziz:

 Free Software Foundation, Inc. 59 Temple Place -
      Suite 330 BostonMA
      02111-1307 USA