Mezu-abisuaren applet-aren eskuliburua


Table of Contents
Mezu-abisuaren applet-a

Mezu-abisuaren applet-a

Mezu-abisuaren applet-a panelean egoten da mezu berriak iristen direnean abisua emateko. Applet hau panelari gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz panelean eta aukeratu Gehitu applet-a->Sarea->Mezu-abisua

Figure 1. Mezu-abisuaren applet-a

Erabilera

Applet hau exekutatzeko ez daukazu ezer berezirik egin beharrik. Mezurik dagoen begiratzeko behar den lekura joaten bada, ongi funtzionatuko du. Hala ere, aukera hauek ditu erabilgarri:

  • Saguaren lehenengo botoian klik egiteak ez du ezer egiten, klik egindakoan programa bat abiarazteko ez badiozu esan. Propietateetan egin dezakezu, behean azaltzen den bezala.

  • Saguaren 2. botoia sakatuta edukiz, applet-a panelean zehar (eta panel batetik bestera) arrasta dezakezu.

  • Saguaren 3. botoian klik egitean, ohiko applet menua agertzen da, Honi buruz, Propietateak eta beste aukera batzuekin.

Propietateak

Mezu-abisuaren propietateen elkarrizketa-koadroa bi sailetan banatuta dago: bata applet-ak egin behar duena ezartzeko, eta bestea mezuak non bilatu zehazteko.

Figure 2. Propietateen elkarrizketa-koadroa — Mezu-abisuaren fitxa

Abisua emateko aukerak

Sei aukera eskaintzen dira fitxa honetan:

Exekutatu... eguneratu aurretik

Batzuetan, mezu berririk dagoen begiratu aurretik, fetchmail edo horrelakoren bat exekutatu nahi izango duzu. Horretarako, hautatu kontrol-laukia eta idatzi programaren izena eskuineko koadroan.

Exekutatu... mezu berriak iristen direnean

Batzuetan beste programa batzuk exekutatzea nahi izango duzu mezu berriak iristen direnean. Ohikoa izaten da makinari soinuren bat jotzeko esatea, adibidez. Horretarako, hautatu kontrol-laukia eta idatzi komandoa koadroan (esate baterako, mpg123 sillynoise.mpg edo esdplay sillynoise.wav).

Exekutatu... klik egindakoan

Hemen programa baten izena idazten baduzu (posta-irakurle batena normalean, hala nola balsa edo spruce) eta kontrol-laukian klik egiten baduzu, gauzak prest utziko dituzu 1. botoiaz applet-ean klik egitean programa hori automatikoki exekuta dadin.

Begiratu mezurik dagoen...

Mezurik iritsi den begiratzeko denbora-tartea zehatz dezakezu, inoiz ez begiratzetik 1440 minutuz behin (egunean behin) begiratzera arte. Inoiz ez ezartzea zentzugabea eta nahasgarria da. Balio lehenetsia bi minutuz behinekoa da.

Abisatu soinu bidez mezua iristean

Kontrol-lauki hau hautatzen baduzu, alarma-soinua joko du. $prefix/sound/events/mailcheck.soundlist fitxategian dago; beste soinu bat aukeratu nahi baduzu, aldatu eta jarri soinua $prefix/sounds/ direktorioan.

Hautatu animazioa

Animazioaren izena duen koadroan klik eginda, hainbat animazio izango dituzu aukeran, mezu berriak iristen direnean ikusi nahi dituzun irudiak hautatzeko.

Figure 3. Propietateen elkarrizketa-koadroa — Postontziaren fitxa

Postontziaren aukerak

Postontziaren aukeretako batzuk lausotuta agertuko dira.

Postontziaren kokalekua duen koadroan klik eginda, mezurik dagoen begiratzera nora joan behar duen adieraz diezaiokezu applet-ari.

  • Postontziaren kokaleku gisa posta-ilara lokala edo posta-direktorio lokala hautatzen baduzu, applet-ak mezu berriak bilatzeko fitxategia edo direktorioa zehaztu ahal izango duzu. Hemen fitxategi-izen bakarra jar dezakezu. Posta-zerbitzariei buruzko saila lausotuta egongo da.

  • Postontziaren kokaleku gisa Urruneko POP3 edo urruneko IMAP hautatzen baduzu, posta-zerbitzaria, erabiltzaile-izena eta pasahitza zehaztu ahal izango dituzu. Pasahitzik ez baduzu ematen, mezuak bilatzen saiatzen den lehen aldian eskatuko dizu applet-ak. Fitxategi-izen lokalei buruzko saila lausotuta egongo da.

Ezagutzen diren akats eta mugak

  • Eguneratze bakoitzaren aurretik zerbait exekutatzea ezartzen bada, applet-a eta panela blokea daitezke.

  • Batzuetan animazioa geratu egiten da luzaroan ibili ostean.

  • Mezuak karpeta desberdinetan antolatzen dituen posta-iragazki bat erabiltzen baduzu, procmail adibidez, applet-ak ez ditu denak aztertuko mezurik dagoen begiratzean. Fitxategi batean soilik begiratuko du.

Egileak

Mezu-abisua Miguel de Icaza (), Jacob Berkman (), Jaka Mocnik () eta Lennart Poettering-ek () idatzi dute. Bidali zure iruzkin, iradokizun eta akatsen berri-emateak GNOMEren akatsen segimendurako datu-basera. (Akatsei buruzko berriak bidaltzeko argibideak linean aurkituko dituzu.) GNOMEren 1.1 bertsioa edo berriagoa erabiltzen ari bazara, Akatsen berri emateko tresna (bug-buddy) ere erabil dezakezu akatsen berri emateko. Tresna hori Menu nagusiko Utilitateak azpimenuan duzu eskuragarri.

Eskuliburu hau Telsa Gwynne-k () eta Eric Baudais-ek () idatzi dute. Eskuliburuari dagozkion iruzkinak eta iradokizunak GNOMEren dokumentazio-proiektura bidal ditzakezu: . Iruzkinak linean ere egin ditzakezu GNOMEren dokumentazio-egoeraren taula erabiliz.

Euskarazko itzulpena Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egin du (). Itzulpenari buruzko oharrak eta iradokizunak helbide honetara bidal ditzakezu:

Lizentzia

Programa hau software librea da; birbana eta/edo alda dezakezu, Free Software Foundation-ek argitaratutako GNU Lizentzia Publiko Orokorraren 2. bertsioan, edo (nahiago baduzu) bertsio berriago batean, jasotako baldintzak betez gero.

Programa hau erabilgarria izango delakoan banatzen da, baina INOLAKO BERMERIK GABE; era berean, ez da bermatzen beraren EGOKITASUNA MERKATURATZEKO edo HELBURU PARTIKULARRETARAKO ERABILTZEKO. Argibide gehiago nahi izanez gero, ikus GNU Lizentzia Publiko Orokorra.

GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia bat GNOMEren dokumentazioarekin batera ematen da. GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia Free Software Foundation-en bidez ere lor dezakezu haren web gunea bisitatuz edo hona idatziz:

 Free Software Foundation, Inc. 59 Temple Place -
      Suite 330 BostonMA
      02111-1307 USA