Gnome Mahjongg


Table of Contents
Sarrera
Mahjongg nola jokatu
Pertsonalizazioa
Ezagutzen diren akatsak eta mugak
Egileak
Lizentzia

Sarrera

Gnome Mahjongg edo Mahjongg, besterik gabe, Ekialdeko fitxa-joko ezagun eta klasiko baten jokalari bakar batentzako bertsioa da. Fitxa- edo karta-joko batek izan ditzakeen funtzio guztiak ditu. Fitxa-mota, atzeko planoa edo zailtasun-maila aldatzeko, Hobespenak… elkarrizketa-koadroa erabil dezakezu. Beste ezaugarri batzuen bidez, hala nolaPausa botoiaren edo erabiltzaileak definitutako hasieran joko-mota aldatzeko aukeraren bidez, lehiakorrago bihur dezakezu jokoa, erlojuaren kontra ari zarenean adibidez. Dokumentu honek Mahjongg aplikazioaren 0.99.2+ bertsioa deskribatzen du.

Mahjongg-en historia laburra

Mahjongg-en fitxa-multzoekin jatorrizko jokoaren hainbat aldaera joka daitezke. Jokatzen ari zaren Mahjongg-en bertsio hau jokalari bakar batentzakoa da, eta fitxa bakoitzak esanahi bat du berari lotuta.

Mahjongg-en jatorria ez dugu benetan ezagutzen, baina hainbat teoria daude horri buruz. Horietako baten arabera, Noe-k Mahjongg-ekin jolastu zuen bere arkan, Ekialdeko kartak nagusi direlako eta uholdean euria norabide hartatik omen zetorrelako. Beste teoria baten arabera, Txinako filosofo Konfuziok asmatu zuen jokoa. Hiru fitxa "Kardinal"ek hiru bertute kardinalen izenak dituzte: Chung (erdikoa) Gorria, Fa (oparotasuna) Berdea eta Po (zuria) Zuria; Borondate ona, Egiazaletasuna eta Debozio zintzoa, hurrenez hurren. Beste teoria baten arabera, ordea, Mahjongg Txinako beste joko batzuetatik sortu zen. "Ya Pei" zurezko edo bolizko 32 kartarekin jokatzen da eta kartok gaur egungo Mahjongg fitxen laukizuzen-itxura bera dute. "Ma Tiae" paperezko 40 kartarekin jokatzen da. Lore-karten oso antzekoak dira eta lau irudi desberdin dituzte 1etik 9ra arte zenbakituta. Batzuek diotenez, anai-arreba batzuek asmatu zuten jokoa 1850. urtearen inguruan goiko bi joko horiek konbinatuz.

1900. urtetik aurrerako urteetan Mahjonng Xangaiko klub ingelesetan hasi zen ezaguna egiten. Babcock jaunak ekarri zuen fitxen Mahjongg jokoa Mendebaldera. Arauak goitik behera erraztu zituen eta fitxei zenbaki arabiarrak jarri ere egin zien. 1923. urtean jo zuen goia Mahjongg jokoaren eroaldiak, eta joko-enpresa garrantzitsuenek ere Mahjongg fitxa-sortak inportatzeari ekin zioten, besteak beste, Parker Bros-ek, Milton Bradley-ek eta United States Playing Card-ek.

Arau ugari eta desberdinak sortu ziren eta 1924. urtean Mah-Jongg jokoen Estatu Batuetako Lege Ofizialen Normalizaziorako Batzordea sortu zen jokoaren arauen liburua idatz zezan. Gaur egun ere arau desberdinak daude joko honetarako eta kasu batzuetan lore-fitxak edo komodin-fitxak ere erabiltzen dituzte. Ordenagailuko bertsioaren jokalari asko, 1920 eta 1930eko hamarkadetan eskuz margotutako fitxa-sorten edertasuna eta xehetasuna ikusita, txundituta daude eta antzinako gauzen azoketan eta antigoalekoen dendetan ari dira horrelako karta-multzoen bila. Jokalari asko bakar-bertsio hau ezagutuz gero ari dira joko honetan barneratzen, eta joko tradizionalek eskaintzen duten desafio eta liluraz pixkanaka-pixkanaka ohartzen. [1]

Notes

[1]

Testu honen zati batzuk Mah Jong Cyber Museumetik hartu ditugu.