GNOMEren Laguntza Arakatzailearen Dokumentazioa

GNOMEren laguntza-arakatzailea zure ordenagailuko dokumentazioa eta, Internet bidez, beste ordenagailu batzuetakoa lortzeko interfazea da. Dokumentu labur honek GNOMEren laguntza-arakatzailearen eginbide nagusiak deskribatzen ditu.

Komando-lerroko aukerak

Menuak

GNOMEren laguntza-arakatzailearen hainbat menu-sarrera daude aplikazio-leihoaren goiko aldean kokatuta. Izenak berak adierazten du bakoitzak zer egiten duen.

Tresna-barra

Tresna-barrak hainbat botoi dauzka laguntza-arakatzailearen erabilera errazteko. Hurrengoa eta Aurrekoa botoien bidez, saio honetan bisitatu dituzun orrialdeen historian atzera eta aurrera joaten da arakatzailea. Laguntza botoiak laguntza hau agerrarazten du. Historia botoiak bisitatu dituzun guneen historia erakusten du, eta Markak botoiak lehenago markatu dituzun guneen laster-marken zerrenda ateratzen du.

URLa idazteko koadroa

URLak zuzenean idazteko aukera ematen du. Laguntza-arakatzaileak URL mota estandar eta 'magiko' hauek ezagutzen ditu:

http:
Dokumentuak HTTP transferentzia-protokoloaren bidez atzitzen ditu.

Adibideak:
file:
Fitxategi-sistema lokaleko fitxategiak atzitzeko.

Adibideak:
whatis:
Dokumentu-izenetako azpikateak bilatzen ditu.

Adibiez:
toc:
Erabilgarri dauden dokumentuen aurkibidea kargatzen du.

Modu posibleak:
man:
Eskuliburuko orrialde bat kargatzen du.

Adibideak:
info:
GNU informazio-orrialde bat kargatzen du.

Adibideak:
ghelp:
Aplikazio baten GNOMEren laguntza kargatzen du.
OHARRA:Oraingoz ez dago dokumentazio asko formatu honetan.

Adibideak:

Laster-marken leihoa

Unean erabilgarri dauden laster-marka guztien zerrenda ematen du. Laster-marka bat gehitzeko, erabili Fitxategia menuko Gehitu laster-marka aukera.

Historiaren leihoa

Historiaren leihoak denboran zehar bisitatutako guneen historia zerrendatzen du. Ezarpenak menuan konfigura daiteke gehienezko luzera.