Gnome-ren pantaila-kudeatzailearen konfiguratzailearen erabilpena

GDMren konfiguratzailea saio-hasieraren itxura eta jokabidea aldatzeko erabil daiteke, baita GDMren xehetasun-gradu desberdinetarako segurtasuna eta ingurunea aukerak aldatzeko ere. Atal honek GDMren konfiguratzailearen oinarrizko erabilpena deskribatzen du.

Oinarrizko erabilpena

GDMren konfigurazioak Leiho nagusia irekiko du abiaraztean, hemen erakusten den bezala: . Leiho honek GDMren konfigurazioarekin loturiko aukera guztiak jasotzen ditu.

Figure 1. GDMren konfiguratzailearen leiho nagusia

Tresna-barra

Tresna-barra menuak

Figure 2. Saio-hasieraren itxuraren fitxa

Konfigurazioa

Itzuli ezarpenak

Aukera honek uneko aldaketak hasierako ezarpenetan berrezartzen ditu

Aplikatu

Aukera honek uneko aldaketak aplikatzen ditu.

Laguntza

GDMren konfiguratzailearen erabiltzaile-gida

Nola lor daiteke dokumentu hori GDMren konfiguratzailetik.

Honi buruz...

Lan hori guztia posible egin duten denei esker ona erakutsi nahi diegu.

Aukerak

Goiko ezkerreko izkinan dagoen Aukerak koadroak bere eskuineko fitxetan eskaintzen den xehetasun- eta pertsonalizazio-maila kontrolatzen du. Aukerak koadroaren azpian aukeratutako mailaren azalpen laburra eta maila horretan zer egin daitekeen adierazten da. Maila horiek jarraian azaltzen dira.

Oinarrizkoa

Fitxa hauek erakusten ditu Aukerak koadroaren eskuinean: Saio-hasieraren itxura, Saio-hasieraren jokabidea, eta Aurpegi-arakatzailea.

Aditua

Aukera honek fitxa hauek erakusten ditu Aukerak koadroaren eskuinean: Segurtasuna, XDMCP, eta X zerbitzariaren ezarpena.

Sistema

Aukera honek fitxa hauek erakusten ditu Aukerak koadroaren eskuinean: Bide-izenak, Ingurunea, eta Hautatzailea.

CautionAdituaren aukera eta segurtasuna
 

Aditua aukera gaituz, GDMren segurtasun-aldaketak egitea ahalbidetzen du. Konfigurazio desegokiak erasotzaileei aurre egiteko orduan ahultasunak sor ditzake.

WarningSistema aukera eta sistemaren osasuna
 

Sistema aukera gaituz, sistemaren eragiketan eragin dezaketen aldaketa zehatzak egitea ahalbidetuko dizu. Aukera hori zer egiten ari diren ondo dakitenei bakarrik gomendatzen diegu.