Mahai Gidaren applet-aren eskuliburua


Table of Contents
Mahai Gidaren applet-a

Mahai Gidaren applet-a

Mahai Gidaren applet-ak (Figure 1) zure mahaigain birtualetan bisualki nabigatzeko aukera ematen dizu. Applet hau Panel bati gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz panelean eta aukeratu Applet-ak->Utilitatea->Mahai Gida.

Figure 1. Mahai Gida

Erabilera

Mahai Gidaren applet-ak zure sistemako mahaigain birtual guztietan zehar nabigatzen laguntzen dizu. X Window sistemak, "leiho-kudeatzailea" izeneko softwarearekin batera, zure lana antolatzeko mahaigain birtual bat baino gehiago sortzeko aukera ematen dizu, eta horietako bakoitzean aplikazio desberdinak exekutatzeko. Gainera, leiho-kudeatzaileak mahaigain bakoitza "mahai-area" izeneko errenkada eta zutabetan bana dezake. Mahai Gidaren applet-a hainbat mahaigain eta mahai-areatan zehar ibiltzeko nabigazio-tresna da, eta GNOME panelean miniaturazko bide-mapa bat eskaintzen du, mahaigain birtual guztiak (laneko area izenez ere ezagutuak) eta mahai-area guztiak erakusteko eta batetik bestera erraz joan ahal izateko.

Mahai Gidaren applet-ak leiho-kudeatzailearekin batera egiten du lan; kudeatzaile hori Sawfish edo Enlightenment moduko softwarea da, leihoen itxura eta performantzia maneiatzen dituena. Leiho-kudeatzaileak ertzak ezartzen ditu, eta leihoen tamaina eta kokalekua ezarri eta aldatzen ditu. Leiho-kudeatzailea arduratzen da mahaigain guztiez. Mahai Gidaren applet-ak nabigazioa maneiatzen du.

Mahai Gidaren applet-ak erabilgarri dituzun mahaigain guztien miniaturazko bertsioa bistaratzen du, mahaigain-leiho bakoitzean exekutatzen ari diren aplikazioen koadroak erakutsiz. Unean erabiltzen ari den mahaigaina nabarmenduta agertzen da. Egin klik Mahai Gidaren applet-eko mahaigain baten irudikapenean, mahaigain hori ikusteko monitorean.

Egin klik eta mantendu sakatuta saguaren erdiko botoia Mahai Gidaren applet-aren edozein leiho-iruditan, leihoa mahaigain birtualean zehar arrastatzeko.

NoteOharra
 

Leiho-kudeatzaile bakoitzak bere hizkera edo argota erabiltzen du mahaigain birtualak eta bertako laneko areak deskribatzeko. Enlightenment-ek laneko area "mahaigain"etan banatzen du, eta gero horiek "pantaila"tan banatzen ditu. Sawfish-ek (lehen Sawmill deitzen zenak) laneko gunea "laneko area"tan banatzen du eta gero horiek zutabetan eta errenkadatan banatzen ditu. Mahai Gidaren applet-ak laneko areei "mahaigain" deitzen die eta horien baitako areei "leihatila". Ikus leiho-kudeatzailearen dokumentazioa, laneko area birtualak instalatzeari eta kudeatzeari buruzko informazio gehiago lortzeko.

Mahai Gidaren applet-aren ezkerraldeko gezian klik eginda Ataza-zerrendaren leihoa agertuko da (Figure 2).

Figure 2. Mahai Gidaren ataza-zerrenda

Zure ordenagailuan exekutatzen ari diren aplikazioen zerrenda azaltzen da leiho honetan. Ataza-zerrendaren leihoko zerrendako edozein aplikaziotan ezkerreko botoiaz klik eginda, fokua aplikazio horretara aldatuko da, hau da, leiho hori aurreko planora ekarriko da eta teklatuko sarrera guztiak leiho horretan exekutatzen ari den aplikaziora bidaliko dira.

Eskuin-klikaz agertzen den laster-menuko elementuak

Menu-elementu estandarrez gain (ikus the Section called Laster-menuko elementu estandarrak), eskuineko botoiaz klik eginda agertzen den laster-menuak ondoko elementua dauka:

  • Propietateak... — Menu-elementu honek Propietateen elkarrizketa-koadroa irekitzen du (ikus the Section called Propietateak), applet honen itxura eta jokabidea pertsonalizatu ahal izateko.

Propietateak

Mahai Gidaren applet-a konfigura dezakezu, bertan eskuineko botoiaz klik eginez eta Propietateak... aukeratuz. Propietateen elkarrizketa-koadroa irekiko da, konfigura daitezkeen aukerak lau fitxatan antolatuta - bistaratzea, atazak geometria, aurreratua.

Propietateak - Bistaratzea

Propietateen koadroko lehen leihoak (Figure 3), Mahai Gidaren applet-a bistaratzeko modua kontrolatzeko aukera ematen dizu.

Figure 3. Propietateen elkarrizketa-koadroa

Aukera hauek ditu:

  • Aldatu ataza-zerrendako geziaren posizioa — ataza-zerrendaren leihoa irekitzeko gezia applet-aren alde batetik bestera eramaten du.

  • Erakutsi uneko mahaigaina soilik orrialdekatzailean — uneko mahaigaina bakarrik erakusten du applet-ean bere leihatila guztiekin.

  • Ezarri sareta atazen gainean — Leiho-kudeatzailearekin leihatila bat baino gehiago erabiltzen baduzu (ez mahaigain bat baino gehiago soilik), Mahai Gidak leihatila-sareta bat marraztuko du uneko mahaigainean. Sareta leihoen gainean nahiz azpian marraz dezake.

  • Erakutsi Mahai Gidaren argibideakMahai Gidaren applet-aren hainbat osagairi buruzko argibideak bistaratzen ditu. Gezia da argibide bat bistaratzen duen elementu bakarra.

  • Mahai Gidaren argibidearen atzerapena [ms] — argibidea bistaratu arteko denbora, milisegundotan. Zenbaki bat idatz dezakezu, edo geziak erabili zenbakia aldatzeko.

  • Erakutsi mahaigainen izenen argibideak — Leiho-kudeatzaile batzuek, hala nola Enlightenment-ek, mahaigainei izena jartzeko aukera ematen dute. Eginbide honen bidez, Mahai Gidak mahaigainaren izena bistaratzen duten argibideak erakusten ditu.

  • Mahaigainen izenen argibidearen atzerapena [ms] — argibidea bistaratu arteko denbora, milisegundotan. Zenbaki bat idatz dezakezu, edo geziak erabili zenbakia aldatzeko.

Propietateak - Atazak

Figure 4. Propietateen elkarrizketa-koadroa - Atazak

Aukera hauek ditu:

  • Erakutsi ezkutatutako atazak (HIDDEN), Erakutsi itzaldutako atazak (SHADED), Erakutsi leiho-zerrendatik ezkutatutako atazak (SKIP-WINLIST), Erakutsi ataza-barratik ezkutatutako atazak (SKIP-TASKBAR) — Lau elementu horiek Mahai Gidari aukera ematen diote normalean honelako aplikazio batetik ezkutatuko liratekeen eta banderekin exekutatzen diren aplikazioak bistaratzeko. Adibidez, panela HIDDEN, HIDE_FROM_WINLIST eta HIDE_FROM_TASKBAR gisa markatuta dago. Aukera horiek hautatuz Mahai Gidak horrelako aplikazioak erakusteko aukera izango du.

Propietateak - Geometria

Figure 5. Propietateen elkarrizketa-koadroa - Geometria

Aukera hauek ditu:

  • Mahaigainaren altuera [pixeletan] — mahaigainaren altuera ezartzen du. Lehenespen gisa lausotuta egoten da, eta panelaren tamainak automatikoki ezartzen du mahaigainaren altuera. Aktibatzeko, kendu hautamarka Gainidatzi mahaigainaren altuera panelaren tamainarekin kontrol-laukiari.

  • Gainidatzi mahaigainaren altuera panelaren tamainarekin — bere tamaina automatikoki panelera egokitzera behartzen du Mahai Gida. Honi hautamarka kenduz gero, altuera eskuz jar dezakezu, Mahaigainaren altuera ezarpenaren bidez.

  • Zatitu altuera area bertikalen kopuruaz — applet-aren altuera totala mahaigainen errenkada ikusgaien kopuruaz zatitzen du.

  • Mahaigainen errenkadakMahai Gidak zenbat errenkada izango dituen panelean zure mahaigainak irudikatzeko.

    Note

    Leiho-kudeatzaileak, eta ez Mahai Gidaren applet-ak, kontrolatzen du ordenagailuan zenbat mahaigain egongo diren erabilgarri. Eginbide honek soilik kontrolatzen du Mahai Gidaren applet-ak nola bistaratuko dituen mahaigainak

    .

  • Zatitu altuera errenkaden kopuruaz — aukera honen bidez, goian zehaztutako altuerara (eskuz zehaztutakora nahiz panelaren altuerara doitzeko automatikoki ezarritakora) doituko ditu Mahai Gidak mahaigainen errenkada guztiak. Honi hautamarka kenduz gero, errenkada bat baino gehiago baduzu, Mahai Gidaren altuera normala bertikalki bi edo hiru aldiz handi daiteke.

Diseinu bertikalaren aukerak goiko diseinu horizontalenak bezalakoak dira, baina applet-aren altueraren ordez zabalera aldatzen dute, eta errenkada-kopuruaren ordez zutabe-kopurua.

Propietateak - Aurreratua

Figure 6. Propietateen elkarrizketa-koadroa - Aurreratua

Aukera aurreratuen bidez, Mahai Gidak zenbait leiho-kudeatzailerekin izango duen jokabidea kontrola dezakezu, beste ezarpen batzuekin batera.

  • Marraztu mahaigainak buffer bikoitzaz (gomendatua)Mahai Gidak mahaigainak marrazteko metodoa kontrolatzen du. Buffer bikoitzik gabe, makina mantsoagoek dir-dir egin dezakete. Buffer bikoitzarekin, sare-konexioetan mantsoago ibiliko da beharbada.

  • Leiho-kudeatzaileak dekorazio-leihoa lekuz aldatzen du — Hautatu hau, leiho bat saguaren erdiko botoiaz lekuz aldatzean ondoriozko leihoaren kokalekua ez badago. Zalantzarik izanez gero, hautatu hau aipatutako leiho-kudeatzaileren bat erabiltzen baduzu (AfterStep, Enlightenment, FVWM, IceWM, edo Sawmill, orain Sawfish deitzen dena).

  • Leiho-kudeatzaileak area aktiboa mahaigain guztietan aldatzen du — Mahaigain bat baino gehiago baduzu, eta horietako bakoitzean laneko area bat baino gehiago, aukera honen bidez leiho-kudeatzaileak laneko area aktiboa mahaigain guztietan aldi berean aldatuko du, laneko area mahaigain batean aldatuz gero.

  • Leiho-kudeatzaileak orrialdekatzaileak arearen+mahaigainaren propietateak zuzenean aldatzea espero du — Oraingoz ez du eraginik.

  • Ataza-zerrenda automatikoki itxi — Atazak ikusteko leihoa automatikoki ixten du, ataza-zerrendaren aplikazio batean klik egin ostean. Hautatuta ez badago, atazak ikusteko gezian bigarren aldiz egin behar da klik leihoa ixteko.

Argibide gehiago

Propietateen elkarrizketa-koadro guztiek botoi hauek dituzte beheko aldean:

  • AdosAdos botoian klik egitean, propietateetan egindako aldaketa guztiak aktibatuko dira eta Propietateen elkarrizketa itxiko da.

  • AplikatuAplikatu botoian klik egitean, aldaketak aktibatuko dira baina Propietateen elkarrizketa itxi gabe. Aukera hau oso praktikoa da egin dituzun aldaketen ondorioak ikusi eta propietateak aldatzen jarraitu nahi duzunean.

  • ItxiItxi sakatzean Propietateen elkarrizketa-koadroa itxiko da. Itxi aurretik Aplikatu botoiaren bidez aplikatutako aldaketak bakarrik mantenduko dira. Gainerako aldaketak ez dira aktibatuko.

  • LaguntzaLaguntza botoian klik egitean, aplikazioaren eskuliburua agertzen da, Propietateen elkarrizketa deskribatzen duen orrialdean irekita.

Laster-menuko elementu estandarrak

Applet guztiek elementu hauek eduki ohi dituzte eskuineko botoiko laster-menuan:

Kendu paneletik

Kendu paneletik menu-elementuak applet-a Paneletik kentzen du.

Lekuz aldatu

Lekuz aldatu hautatzen duzunean, saguaren erakuslearen itxura aldatu egingo da (normalean, lau geziko gurutze bihurtzen da). Sagua mugitu ahala, applet-a berarekin batera mugituko da. Applet-a lekuz aldatzen bukatu ondoren, sakatu saguaren edozein botoi eta applet-a une horretan dagoen lekuan ainguratuko da. Kontuan izan applet-ak Panel batetik bestera eraman daitezkeela horrela.

Panela

Panela azpimenuak Panelak eta applet-ak gehitzeko eta kentzeko eta konfigurazioa aldatzeko hainbat elementu eta azpimenu dauzka.

Honi buruz

Honi buruz menu-elementuak applet-ari buruzko hainbat informazio dituen elkarrizketa-koadroa bistaratzen du, normalki applet-aren izena, bertsioa, egilea, copyright-a, lizentzia eta azalpena eskaintzen dituena.

Laguntza

Laguntza menu-elementuak applet-aren laguntza-eskuliburua bistaratzen du.

Ezagutzen diren akatsak eta mugak

Propietate aurreratuetako Leiho-kudeatzaileak orrialdekatzaileak arearen+mahaigainaren propietateak zuzenean aldatzea espero du eginbideak, ez du eraginik oraingoz.

Egileak

Mahai Gidaren applet-a Tim Janik-ek idatzi du (). Bidali zure iruzkin, iradokizun eta akatsen berri-emateak GNOMEren akatsen segimendurako datu-basera. (Akatsei buruzko berriak bidaltzeko argibideak linean aurkituko dituzu.) GNOMEren 1.1 bertsioa edo berriagoa erabiltzen ari bazara, Akatsen berri emateko tresna (bug-buddy) ere erabil dezakezu akatsen berri emateko. Tresna hori Menu nagusiko Utilitateak azpimenuan duzu eskuragarri.

Eskuliburu hau John Fleck-ek () idatzi du. Eskuliburuari dagozkion iruzkinak eta iradokizunak GNOMEren dokumentazio-proiektura bidal ditzakezu: . Iruzkinak linean ere egin ditzakezu GNOMEren dokumentazio-egoeraren taula erabiliz.

Euskarazko itzulpena Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egin du (). Itzulpenari buruzko oharrak eta iradokizunak helbide honetara bidal ditzakezu:

Lizentzia

Programa hau software librea da; birbana eta/edo alda dezakezu, Free Software Foundation-ek argitaratutako GNU Lizentzia Publiko Orokorraren 2. bertsioan, edo (nahiago baduzu) bertsio berriago batean, jasotako baldintzak betez gero.

Programa hau erabilgarria izango delakoan banatzen da, baina INOLAKO BERMERIK GABE; era berean, ez da bermatzen beraren EGOKITASUNA MERKATURATZEKO edo HELBURU PARTIKULARRETARAKO ERABILTZEKO. Argibide gehiago nahi izanez gero, ikus GNU Lizentzia Publiko Orokorra

GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia bat GNOMEren dokumentazioarekin batera ematen da. Free Software Foundation-en bidez ere lor dezakezu kopia bat haren web gunea bisitatuz edo hona idatziz:

 Free Software Foundation, Inc. 59 Temple Place -
      Suite 330 BostonMA
      02111-1307 USA