Copyright © 2000 by Dan Mueth
Copyright © 2000 by Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (euskarazko itzulpena)
Erlojuaren applet-a (Figure 1) ordua (eta nahi izanez gero baita data ere) hainbat formatutan erakusten duen applet soila da. Applet hau Panel bati gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz Panelean eta aukeratu Panela->Gehitu panelari->Applet-a->Erlojuak->Erlojua.
Erlojuaren applet-ak ez du erabiltzailearen sarrerarik behar. Nahi baduzu, konfigura dezakezu, behean azaltzen den bezala.
Applet-ean eskuineko botoiaz klik eginez gero, elementu hauek dituen menua agertuko zaizu:
Propietateak… — Propietateak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Laguntza — dokumentu hau bistaratzen du.
Honi buruz… — Erlojuaren applet-ari buruzko oinarrizko informazioa erakusten du, esaterako, applet-aren bertsioa eta egilearen izena.
Erlojuaren applet-a pertsonaliza dezakezu bertan eskuineko botoiaz klik eginez eta Propietateak… aukeratuz. Propietateen elkarrizketa-koadroa (Figure 2) irekiko da, eta hainbat ezarpen aldatu ahal izango duzu.
Hauek dira propietateak:
Ordu-formatua — Hautatu 12 orduko formatua "AM/PM" formatudun orduarentzat, edo 24 ordukoa 24 orduko erlojuarentzat.
Erakutsi data applet-ean — Hautatu hau applet-aren barruan data ikusi nahi baduzu.
Erakutsi data argibidean — Hautatu hau sagua applet-aren gainera eramaten denean agertzen den argibidean data erakusteko.
Erabili GMT — Hautatu hau ordu lokalaren ordez Greenwich meridianokoa erakusteko.
Unix ordua — Hautatu hau 1970eko urtarrilaren 1etik igarotako denbora, segundotan, erakusteko.
Nahi dituzun aldaketa guztiak egin ondoren, egin klik Ados botoian aldaketak aplikatu eta Propietateen elkarrizketa-koadroa ixteko. Aldaketak bertan behera utzi eta aurreko balioetara itzultzeko, egin klik Itxi botoian.
Ordua ezarri | |
---|---|
Erlojuaren applet-ak ordua bistaratu besterik ez du egiten; ez dizu ordua ezartzeko aukerarik ematen. Unix edo Linux sistemetan ordua ezartzeko, date komandoa erabili behar duzu. Adibidez, 11:43:01PM ordua eta apirilaren 4ko data ezartzeko, erabili date --set="Apr 4 23:43:01". Kontuan izan ordua ezartzeko root gisa hasi behar duzula saioa. date komandoari buruzko informazio gehiago datari buruzko eskuliburuaren orrialdean aurki dezakezu. Zure ordu-zona timeconfig edo tzselect komandoak erabiliz ezar dezakezu Linux-en banaketa batzuetan. |
Ez da ezagutzen applet honen akatsik.
Erlojua Miguel de Icaza-k (<miguel@kernel.org>), Federico Mena-k (<quartic@gimp.org>), eta Stuart Parmenter-ek (<pavlov@innerx.net>) idatzi dute. Bidali zure iruzkin, iradokizun eta akatsen berri-emateak GNOMEren akatsen segimendurako datu-basera. (Akatsei buruzko berriak bidaltzeko argibideak linean aurkituko dituzu.) GNOMEren 1.1 bertsioa edo berriagoa erabiltzen ari bazara, Akatsen berri emateko tresna (bug-buddy) ere erabil dezakezu akatsen berri emateko. Tresna hori Menu nagusiko Utilitateak azpimenuan duzu eskuragarri.
Eskuliburu hau Dan Mueth-ek idatzi du (<d-mueth@uchicago.edu>). Eskuliburuari dagozkion iruzkinak eta iradokizunak GNOMEren dokumentazio-proiektura bidal ditzakezu: <docs@gnome.org>. Iruzkinak linean ere egin ditzakezu GNOMEren dokumentazio-egoeraren taula erabiliz.
Euskarazko itzulpena Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egin du (<hizkpol@ej-gv.es>). Itzulpenari buruzko oharrak eta iradokizunak helbide honetara bidal ditzakezu: <hizkpol@ej-gv.es>
Programa hau software librea da; birbana eta/edo alda dezakezu, Free Software Foundation-ek argitaratutako GNU Lizentzia Publiko Orokorraren 2. bertsioan, edo (nahiago baduzu) bertsio berriago batean, jasotako baldintzak betez gero.
Programa hau erabilgarria izango delakoan banatzen da, baina inolako bermerik gabe; era berean, ez da bermatzen beraren EGOKITASUNA MERKATURATZEKO edo HELBURU PARTIKULARRETARAKO ERABILTZEKO. Argibide gehiago nahi izanez gero, ikus GNU Lizentzia Publiko Orokorra.
GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia bat GNOMEren dokumentazioarekin batera ematen da. GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia Free Software Foundation-en bidez ere lor dezakezu haren web gunea bisitatuz edo hona idatziz:
Free Software Foundation, Inc. 59 Temple Place -
Suite 330 Boston, MA
02111-1307 USA