Animazioak

Animazio-aukera guztiak Ezarpenak+m+e+n+u+k+o+ ->Hobespenak aukeraren Animazioak fitxan daude.

Animazioaren neurria

Aukera honek piezak iraultzen direnean duten animazioaren nondik norakoa kontrolatzen du aukera-botoien bidez. Bat ere ez aukeratzen baduzu, piezak berehala aldatuko dira kolorez. Motela aukeratzen baduzu, piezak poliki irauliko dira. Osoa aukeratzen baduzu, piezak poliki eta leunki irauliko dira.

Banan-banan irauli

Aukera honen bitartez, errenkada, zutabe edo diagonal berean dauden piezak batera irauli beharrean, banan-banan irauliko dira domino-efektua lortuz . Ez du eraginik jokoan.

Erakutsi sareta

Aukera honek saretaren marrak bistaratuko ditu joko-taularen gainean. Sareta oso erabilgarria izaten da jokalariari piezak non jartzen ari den adierazten diolako.

TipIradokizuna:
 

Aukera hau jokalari hasiberrientzat gaituta egon beharko litzateke jokoa argiago ikusteko.

Erakutsi azken emaitzak

Jokoaren amaieran, pieza beltz guztiak taularen goialdean eta zuri guztiak behealdean jarriko ditu. Horrela hobeto ikus daiteke begi bistaz jokoaren emaitza.

NoteOharra:
 

Aukera honek ez dio jokoaren emaitzari inola ere eragiten.

Pieza-mota

Aukera honen bidez, bistaratutako taula- eta pieza-mota hautatu ahal izango dituzu. Zeure pieza-mota sortu nahi baduzu, erabili pieza klasikoa txantiloi moduan eta, nahi duzun efektua lortzeko, aldatu testura eta koloreak. Iagno-rekin erabiltzeko moduko pieza-mota bat sortzen baduzu, bidali Ian Peters-i eta hurrengo banaketan sartuko du.

ImportantGarrantzizkoa:
 

Hiru pieza-mota hauek antzeko itxura, baina animazio desberdina dute: woodtrim, shrink eta blend.

Figure 5. Hobespenak menua, Animazioa fitxa nabarmenduta duela.