Ongietorria

Ongietorria erabiltzaileari aurkezten zaion erabiltzailearen interfaze grafikoa da. Ongietorriak elementu hauek ditu: menu bat goian, hautazko aurpegi-arakatzailea, hautazko logotipoa eta testu-sarreraren trepeta.

Testu-sarrera

Testu-sarreraren eremua saio-hasierak, pasahitzak, pasaesaldiak, etab. sartzeko erabiltzen da. gdmlogin-a azpian duen daemon-ak kontrolatzen du eta oinarrian egoerarik gabekoa da. Daemon-ak ongietorria protokolo arrunt baten bidez kontrolatzen du, non ongietorriari eska dakiokeen oihartzuna aktibatuta edo desaktibatuta duen testu-kate bat. Modu berean, daemon-ak testu-sarreraren trepetaren goiko etiketa alda dezake, horrela autentifikazio-sistemak erabiltzaileak sartzea nahi duen balioarekin bat etortzeko.

Menua

Ongietorriaren goian dagoen menu-barrak erabiltzaileari ekintza hauek egitea ahalbidetzen dio: eskatutako saioaren mota/mahaigainaren ingurunea eta lokal/hizkuntza egokia hautatzea eta, nahi izanez gero, ordenagailua itzaltzea/berrabiaraztea. Ongietorriaren leihoa ikono bihur daiteke saio-hasierako pantailan beste aplikazioei lekua uzteko.

Aurpegi-arakatzailea

Ongietorriak sistemako erabiltzaile guztientzat ikonoak dituen aurpegi-arakatzailea eskaintzen du. Sistema-administratzaileak ikonoak modu orokorrean instala ditzake, baina erabiltzailearen etxeko direktorioan ere instala daitezke.

Aurpegi-direktorio orokorreko aurpegi-ikonoek gdm-erabiltzaileak irakurtzeko moduan egon behar dute. Baina daemon-aren, proxy-en erabiltzaileak ongietorrian marrazten du eta beraz, horiek ezingo ditu gdm-erabiltzaileak irakurri, root-ak baizik.

Kontuan hartu erabiltzailearen etxeko direktorioan aurpegi-ikonoak kargatzeak eta eskalatzeak denbora asko iraun dezakeela. Bereziki sistema handietan edo NIS exekutatzen duten sistemetan. Arakatzaile hau erabiltzaile gutxi dituen sistementzat bakarrik dago pentsatuta.

Arakatzailean nahi ez diren erabiltzaile-izenak iragazteko, baztertzeko aukera inplementatu da. Ongietorriak konfigurazio-fitxategiko Baztertu aukeran azaltzen diren erabiltzaile-izenak automatikoki baztertuko ditu.

Arakatzailea aktibaturik dagoenean, ordenagailuan dauden baliozko erabiltzaile-izenak intruso potentzial bati erakusten zaizkio. Beraz, ez da oso ideia ona sistema zuzenean Internetekin konektaturik edukitzea.

Logotipoa

Nahi izanez gero, ongietorriak logotipo bat bistara dezake saio-hasieraren leihoan. Irudiak Imlib liburutegirako formatu irakurgarrian egon behar du (GIF, JPG, PNG, TIFF, XPM eta posible diren besteak), eta gdm-ren erabiltzailearentzat irakurgarria izan behar du. Lehenespenetarako ikus Logotipoa aukera erreferentzia-sekzioan .