Liburu honetan azaltzen diren termino eta hitzarmenak

GDM - Gnome-ren pantaila-kudeatzailea. Software-paketea bere osotasunean deskribatzen du.

gdm - Gnome-ren pantaila-kudeatzailearen daemon-a (gdm).

Ongietorria - Saio-hasieraren leiho grafikoa (gdmlogin).

Hautatzailea - Urruneko pantailetan ZEHARKAKO kontsultak bidaltzen agertzen den ostalari-hautatzailea (gdmchooser).

Konfiguratzailea - Konfigurazio-programa (gdmconfig).

Hasierako '/' gabeko bide-izenak instalazio-aurrizkiaren araberakoak dira. Hau da, share/pixmaps/ izenak /usr/share/pixmaps izenari egiten dio erreferentzia, GDM --prefix=/usr izenarekin konfiguraturik badago.