Hamarrekoa

James LewisMoss-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
Behin-behineko guneakJokoz kanpo dagoen karta ipintzeko guneak. Joko hasieran, guneak beteta daude. Jokoaren bertsioetako batek ez dizu utziko gune horiek hustutakoan bertan kartarik ipintzen.
MahaiaHamar pila, behealdean. 10 karta banatu ezkerretik eskuinera, lehenengoa eta azkena gora begira daudela. Beste hamar karta banatu eskuinetik ezkerrera (alderantziz) aurreneko biak eta azkeneko biak gora begira daudela. Eredu horri jarraitu (alderantzikatuz eta aldi bakoitzean karta bat gehiago gora begira) 50 kartak ipini arte. Azken bi kartak goian dauden behin-behineko guneetan ipini.

Xedea

Mahaian lau pila osatzea irudiaren arabera eta Erregetik Batekora.

Arauak

Erregea bakarrik eraman daiteke mahaiko toki huts batera.

Karta bat beste baten gainean jar daiteke irudi berekoak badira eta gaineko karta behekoa baino maila bat txikiagoa baldin bada. Horrek esan nahi du irudi desberdinetako karten multzo bat mugitu egin daitekeela multzo horren goiko karta eta mugitu nahi dugun lekuko karta irudi berekoak badira.

Aukerak

Ez erabili Behin-behineko guneak: Hautatuta badago, behin-behineko guneak ezingo dira berriro erabili.

Puntuak

Irabazi ala galdu egin daiteke. Ez dago punturik.

Estrategia

Oso zaila da irabaztea (eragin handia du joko hasieran kartak nola dauden). Ez ahaztu behin-behineko guneak. Saiatu ahalik eta azkarren garbitzea, blokeatutakoan oso erabilgarri direlako.