Eskaileran

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
SortaGoi-ezkerreko pila. Kartak Mahaian banatu ondoren geratzen direnak hemen jarriko dira. Kartak banan-banan irauliko dira Hondarrera. Bi aldiz banatuko da.
HondarraSortatik osatuko da. Goiko karta jokoan erabiltzeko prest dago.
OinarriakLau pila, goi-eskuinean. Hasteko, Oinarri pila bakoitzean biko bat banatu. Irudiaren arabera eta Batekoraino osatu behar dira.
BiltegiaSortaren azpiko pila. Hasteko, banatu hemen hamahiru karta. Goiko karta Mahaian edo Oinarri piletan jokatzeko prest dago.
MahaiaLau pila, behe-eskuinean. Hasteko, pila bakoitzean karta bat banatu. Pilak irudiaren arabera osa daitezke. Toki hutsak automatikoki beteko dira Biltegitik. Biltegia hustutakoan, Mahaiko toki hutsak Hondarretik bete ditzakezu, nahi baduzu.

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Mahaiko kartak beherantz osatu behar dira, irudiaren arabera. Karta-multzoak mugitu egin daitezke. Mahaian leku bat hutsik geratzen denean, automatikoki beteko da Biltegitik. Biltegia hutsik badago, hutsik dagoen leku hori Hondarraren goiko kartaz nahi duzunean bete dezakezu.

Kartak banan-banan iraultzen dira Sortatik Hondarrera. Goiko karta jokoan erabiltzeko prest dago. Kartak bi aldiz bana daitezke

Oinarriak irudiaren arabera eta gorantz, bikotik batekora, osatu behar dira. Oinarrietako kartak ezin dira berriro erabili. Karta batean bi aldiz klik eginez gero dagokion Oinarri pilara mugituko da, mugimendu hori posible baldin bada.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri piletara eramandako karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 48

Estrategia

Ez zaitez atzean gelditu! Mugitu kartak Oinarrietara ahal bezain laster.