Odessa

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
OinarriakLau pila, ezkerrean. Irudiaren arabera eta gorantz osatu behar dira Batekotik Erregera.
MahaiaZazpi pila. Hiru errenkada behera begira banatuta, eta beste hiru, gora begira. Erdiko bost pilatan beste bi errenkada banatu gora begira.

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Mahaiko kartak beherantz osatu behar dira, irudiaren arabera. Karta-multzoak segidari erreparatu gabe mugi daitezke. Segidan dauden karta-multzoak dagokion Oinarri pilara eraman daitezke. Mahaiko pila hutsak Errege batez edo Erregea buru duen karta-multzo batez bete daitezke.

Oinarriak gorantz osatu behar dira, irudiaren arabera eta Batekotik Erregera. Oinarrietako kartak ezin dira berriro erabili.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Kartak banatu ondoren, irudiaren arabera eta beherantz osatutako edozein karta-segida dugularik, puntu bat lortuko dugu segidako karta bakoitzeko. Mahaian egindako mugimenduen bidez, puntu bat irabaziko dugu segidari erantsitako karta bakoitzeko. Oinarri piletan ipinitako karta bakoitzeko, puntu bat gehiago.

Gehienezko puntuazioa: 412

Estrategia

Zenbat eta gehiago eutsi, gehiago lortuko duzu. Kartak ahalik eta denbora gehien eduki Oinarrietara eraman gabe. Zenbat eta segida luzeagoa, orduan eta puntu gehiago.