Errege Alberto

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
OinarriakLau pila, goialdean. Oinarriak gorantz osatu behar dira, irudiaren eta segidaren arabera Batekotik Erregera.
BiltegiakZazpi pila, eskuinean. Hasteko, Biltegi pila bakoitzean karta bat ipini gora begira. Biltegiak ez dira eraikitzen. Biltegi pila hutsak ezin dira bete.
MahaiaBederatzi pila. Lehenengoan bederatzi karta, bigarrenean zortzi, eta horrela, azkeneko pilan karta bakarra egon arte. Karta horiek behera begira banatu behar dira. Pila bakoitzaren goiko karta gora begira jarriko da.

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Mahaiko kartak beherantz osatu behar dira, kolorea txandakatuz. Mahaiko toki hutsak edozein kartaz edo karta-segidaz bete daitezke.

Biltegietako kartak Mahaian edo Oinarrietan erabil daitezke. Biltegi pila hutsak ezin dira bete.

Oinarriak gorantz osatu behar dira, irudiaren arabera eta Batekotik Erregera. Oinarri piletako kartak atzera erabil daitezke.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri piletan dagoen karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Gogoan izan edozein karta jar daitekeela Mahaiko toki huts batean. Joko honetan, karta berriak erakusteak du lehentasuna.