Tokean

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
SortaGoi-ezkerreko pila. Jokoaren hasieran, hirusten Batekotik laura bitarteko kartak ez, beste guztiak hemen jarriko dira. Kartak banan-banan banatuko dira Hondarrera.
HondarraSortaren eskuinean. Karta bakarra izan dezake aldi bakoitzean. Karta berehala eraman behar da Oinarri pila batera edo nahi duzun Biltegi pilara.
OinarriakLau pila goian, Sortaren eskuinean. Lehenengo pilan Batekoa ipini, bigarrenean bikoa, hirugarrenean hirukoa eta laugarren pilan laukoa. Lehenengo Oinarri pila gorantz osatuko da batetik hasita, bigarrena bitik hasita, hirugarrena hirutik hasita eta laugarrena lautik hasita. Denek jarrai dezakete Batekoraino hamahirutik pasatzen denean. Oinarrietako kartak ezin dira atzera erabili. Irudiak ez du garrantzirik.
BiltegiakLau pila, Oinarrien azpian. Biltegietako kartak Oinarri piletara bakarrik eraman daitezke. Hondarretik mugitutako kartak Biltegi piletako edozeinetan jar daitezke.

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Oinarri pilak osatu batetik, bitik, hirutik eta lautik hasita lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren piletan, hurrenez hurren. Kartak banan-banan banatzen dira Sortatik Hondarrera. Hala ere, Hondar pilak karta bakarra izan dezakeenez, karta hori berehala eraman behar da Oinarri pila batera edo lau Biltegi piletako edozeinetara. Biltegi piletako kartak ezin dira berriro antolatu.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri piletara eramandako karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 48

Estrategia

Joko honetan zentzumenak zorroztu. Zorteak ez dizu gehiegi lagunduko. Aurki behar izango dituzun kartak ez estaltzen saiatu. Zutabeetako bat erregeentzat bakarrik gorde dezakezu (Oinarrietan jarri beharreko azken karta direlako).