Hamalau

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
MahaiaKarta guztiak hamabi pilatan uniformeki banatu. Lehenengo lau pilek bosna karta izango dituzte, eta besteek launa. Pila bakoitzean ikusgai dagoen karta dago jokorako prest. Pila hutsak ezin dira bete.

Xedea

Karta guztiak desagerraraztea.

Arauak

Hamalau zenbatzen duten bi karta kentzea. Batekoak bat balio du, Txankak, Erreginak eta Erregeak 11, 12 eta 13, hurrenez hurren.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Mugitutako karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Kontuz! Saiatu bikotea osa dezaketen karten gainean dauden kartak kentzen, bestela ez atzera ez aurrera gera zaitezke eta.