Arrano-hegalak

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
SortaGoi-ezkerreko pila. Kartak mahaian banatu ondoren geratzen direnak hemen jarriko dira. Kartak banan-banan irauliko dira Hondarrera. Bi aldiz banatuko da.
HondarraSortaren eskuinean. Sortatik osatuko da. Goiko karta jokoan erabiltzeko moduan egongo da.
BiltegiaErdiko (eta beheko) tokia. Banatu hemen hamahiru karta behera begira. Itzularazi karta bat Mahaiko edozein toki betetzeko. Biltegian karta bakarra geratzen denean, gora begira jarriko da eta Oinarrian nahiz Mahaian erabili ahal izango da.
MahaiaZortzi toki (lau Oinarrien ezkerrean, eta lau, eskuinean.) Toki bakoitzean karta bat banatu gora begira. Mahaia beherantz osa daiteke, irudien arabera. Kartak banan-banan mugi daitezke Mahaiko beste tokietara, edo taldean Oinarrietara. Mahaiko toki bakoitzak hiru karta izan ditzake gehienez ere.

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Mahaiko kartak beherantz osatu behar dira, irudiaren arabera. Kartak banan-banan mugitu behar dira Mahaiko beste toki batera. Horren aspergarria izan ez dadin, karta-taldeak mugitu ahal izango dituzu Oinarrietara. Mahaian leku bat hutsik geratzen denean, automatikoki beteko da Biltegitik. Biltegia hutsik badago, hutsik dauden leku horiek Hondarreko karta batez edo Mahaiko beste pila bateko karta batez bete daiteke.

Biltegiaren zeregina Mahaian hutsik dauden tokietan kartak banatzea da gehienbat. Hala ere, Mahaian karta bakarra geratzen denean, gora behera jarriko da eta erabili ahal izango da.

Kartak banan-banan iraultzen dira Sortatik Hondarrera. Sorta hustutakoan, eraman atzera Hondarreko karta guztiak Sortara, duten ordena errespetatuta. Karta-sortara hirutan itzul zaitezke.

Oinarriak gorantz osatuko dira, irudiaren arabera eta oinarrizko kartatik abiatuta (lehenengo Oinarrian banatutako lehenengo kartatik). Beste Oinarriak, banatzeko orduan azaldu den lehenengo karta horren maila bereko karta bat jartzen diezunean egongo dira osatzen hasteko moduan. Batekoak Erregeen gainean ipiniko dira, eta bikoak Batekoen gainean. Oinarri piletako kartak ezin dira jokoan erabili.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri pilako karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Pixka bat planifikatzeak bide luzea egiten lagunduko dizu. Mahaian kartak pilatu aurretik, ondo begiratu. Gogoan izan toki bereko hiru karten araua.