Erronboen meategia

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
OinarriaPila bat, goialdean. Erronboen arabera osatu, zuk nahi duzun erronbo-kartatik abiatuta.
MahaiaHamahiru pila. Pila bakoitzean hiru karta behera begira banatu, eta karta bat, gora begira.

Xedea

Erronbo guztiak Oinarrira eramatea, eta gainerako karta guztiak Mahaian, Batekotik hasita eta irudiaren arabera eta segidan jartzea.

Arauak

Kartak (erronbo-kartak ez, besteak) beherantz osa daitezke, segidan eta irudiari erreparatu gabe. Karta-segidak unitate gisa mugi daitezke. Toki hutsak edozein kartaz (erronboak aparte utzita) edo karta-segidaz bete daitezke.

Erronbo-kartak ezin dira mugitu Oinarrian jartzeko ez bada. Erronboen Oinarria gorantz osatu behar da segidaren arabera, baina nahi duzun zenbakitik hasita.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarrian ipinitako erronbo bakoitzeko, kartak duen zenbakiak adieraziko ditu irabazitako puntuak: Batekoak bat balio du, Txankak hamaika, Erreginak hamabi eta Erregeak hamahiru.

Mahai gainean Batekotik Erregera irudiaren arabera osatutako segida bakoitzak hiru puntu balio ditu.

Gehienezko puntuazioa: 100

Estrategia

Meategiko lana gogorra da. Kontuan izan erronbo-karta guztiek ez dutela berdin balio. Ez ahaztu dena garbi uztea eta beste sortak ordenan jartzea.