Gaztelu setiatua

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
OinarriakLau pila erdiko zutabean. Kartak nahastu aurretik, lau Batekoak ipiniko ditugu hemen, pila bakoitzean bat. Batekotik hasi eta Erregeraino osatu behar dira. Oinarri bakoitzaren gainean dagoen lehenengo karta Mahaira eraman daiteke atzera.
MahaiaZortzi toki (lau Oinarrien ezkerrean, eta lau, eskuinean.) Banatu karta guztiak gora begira eta zortzi pila horietan ipini, multzo bakoitzean sei karta egon arte karta guztiak bistan daudela.

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Mahaiko kartak beherantz osatzen dira, irudiari erreparatu gabe. Aldi bakoitzean karta bakarra mugi daiteke. Hutsik geratu diren pilak edozein kartaz bete daitezke.

Oinarriak gorantz osatzen dira, irudiaren arabera.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri pilako karta bakoitzeko, hasierako Batekoak kenduta, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 48

Estrategia

Oinarriak batera betetzen joan, ahal bada. Mahaian leku bat husten saiatu.