Ataza-zerrendaren applet-aren eskuliburua


Table of Contents
Ataza-zerrendaren applet-a

Ataza-zerrendaren applet-a

Ataza-zerrendaren applet-ak (Figure 1) taula bat bistaratzen du ordenagailuan exekutatzen ari diren leihodun aplikazioak erakusteko. Hautatutako aukeren arabera, unean erabiltzen ari den mahaigainekoak nahiz mahaigain birtual guztietakoak bistara ditzakezu. Applet hau Panel bati gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz panelean eta aukeratu Applet-ak->Utilitatea->Ataza-zerrenda.

Figure 1. Ataza-zerrenda

Erabilera

Ataza-zerrendak ordenagailuan exekutatzen diren aplikazioetan zehar azkar nabigatzeko aukera ematen dizu, propietateen leihoan ezarritako irizpideak betetzen dituzten aplikazioen ikonoak eta aplikazio-izenak bistaratuz. Ikono edo aplikazio batean klik egitean aplikazio horrek fokua hartzen du, hau da, aurreko planora ekartzen da, zure teklatuko sarrerak onartu ahal izateko.

Applet-eko aplikazio baten ikonoan edo testuan saguaren eskuineko botoiaz klik eginez, menu hau agertuko da:

Figure 2. Ataza-zerrendaren eskuineko botoiko aukerak

  • Ikonotu — hautatutako aplikazioa paneleko ikonora murriztu. Aplikazioa ikonotuta badago, menu-elementua Leheneratura aldatzen da. Bertan klik eginda, aplikazioa mahaigainera leheneratzen da.

  • Bildu — aplikazioa leiho-barra soil batera minimizatzen du. Aplikazioa bilduta badago, menu-elementua Zabaldura aldatzen da. Zabaldun klik eginez aplikazioa bere tamaina osora leheneratzen da.

  • Itsatsi — aplikazioa "itsaskor" egiten du, hau da, zure bistan geratuko da mahaigain birtualez aldatu arren, beste mahaigain batera joaten zarenean zurekin batera joango da. Aplikazio bat itsatsita dagoenean, Desitsatsi menu-aukera bistaratzen da, beste mahaigain birtual batera aldatzen zarenean aplikazio bat atzean uzteko aukera ematen dizuna.

  • Amaitu — aplikazioa amaitzen du. Propietateen elkarrizketa-koadroan badago aukera bat aplikazioak garaiz aurretik amaitu baino lehen Ataza-zerrendak berrespena eska dezan.

Atazak elkartzea

Ataza-zerrendak ikonoak elkar ditzake programa baten instantzia bat baino gehiago exekutatzen ari denean. Parentesi arteko zenbaki bat agertzen da aplikazioaren ondoan. Ikonoan klik egitean exekutatzen ari diren instantzia guztiak zerrendatzen dituen menua agertzen da.

Figure 3. Atazak elkartzea

Zerrendako elementu batean klik egitean, leiho hori aurreko planora ekartzen du eta fokua ematen dio.

Lehenespenez, Ataza-zerrendak lau aplikazio edo gehiago elkartzen ditu. Propietateen leihoan alda dezakezu ezarpen hori.

Eskuin-klikaz agertzen den laster-menuko elementuak

Menu-elementu estandarrez gain (ikus the Section called Laster-menuko elementu estandarrak), eskuineko botoiaz klik egitean agertzen den laster-menuak Propietateak... elementua ere badauka — Menu-elementu honek Propietateen elkarrizketa-koadroa irekitzen du (ikus the Section called Propietateak), applet honen itxura eta jokabidea pertsonalizatu ahal izateko.

Propietateak

Ataza-zerrendaren applet-a konfigura dezakezu, bertan eskuineko botoiaz klik eginez eta Propietateak... aukeratuz. Propietateen elkarrizketa-koadroa irekiko da, Figure 4n ikusten dena.

Figure 4. Propietateen elkarrizketa-koadroa

Propietateen elkarrizketa-koadroaren bidez kontrola dezakezu zein ataza erakutsiko dituen:

  • Erakutsi aplikazio normalak — ikonotu ez diren uneko mahaigaineko aplikazio guztiak bistaratzen ditu applet-ean.

  • Erakutsi ikonotutako (minimizatutako) aplikazioak — uneko mahaigainean ikonotuta dauden aplikazioak erakusten ditu

  • Erakutsi mahaigain guztietako aplikazio normalak — mahaigain guztietan tamaina osoan, ikonotu gabe, irekita dauden aplikazio guztiak erakusten ditu. Aukera honek funtziona dezan, goiko Erakutsi aplikazio normalak kontrol-laukia ere hautatuta eduki behar da.

  • Erakutsi mahaigain guztietako ikonotutako (minimizatutako) aplikazioak — mahaigain guztietan ikonotuta dauden aplikazio guztiak erakusten ditu. Aukera honek funtziona dezan, goiko Erakutsi ikonotutako (minimizatutako) aplikazioak kontrol-laukia ere hautatuta eduki behar da.

  • Erakutsi ikono txikiak — aplikazio batzuek miniaturazko ikono bat ere izaten dute. Aukera hau hautatuz gero, ikono txiki hori Ataza-zerrendaren panelean bistaratzen da.

  • Berretsi leihoak amaitu aurretik — applet-ak galdetu egin behar du aplikazioa hil (amaitu) aurretik.

  • Leheneratzean, eraman ikonotutako atazak laneko uneko areara — pantailako mahaigaineko laneko area automatikoki aldatzen du Ataza-zerrendaren panelean klik egindako aplikazioa daukan areara.

  • Gaitu atazak elkartzeaAtaza-zerrendaren elkartzeko eginbidea aktibatzen du eta elkartzen hasteko zenbat instantziak egon behar duten irekita kontrolatzen du.

Figure 5. Propietateen elkarrizketa-koadroa - Tamaina

Tamainaren propietateen elkarrizketa-koadroak Ataza-zerrendak panelean zenbat leku hartzen duen kontrolatzen du:

  • Jarraitu panel-tamainariAtaza-zerrendaren tamaina automatikoki ezartzen du, panelaren tamainan oinarrituta. Gainerako tamaina-aukera guztiak gainidazten ditu.

  • Ataza-zerrendaren zabalera (altuera)Ataza-zerrendaren zabalera (edo altuera panel bertikaletan), pixel-etan.

  • Ataza-errenkadakAtaza-zerrendak atazen ikonoak zenbat errenkadatan bistaratuko dituen zehazten du.

  • Ataza-tamaina lehenetsia — ataza bakoitza bistaratzeko tamaina lehenetsia ezartzen du. (Eragina izan dezan, Ataza-zerrendaren zabalera dinamikoa da aukerak hautatuta egon behar du.)

  • Ataza-zerrendaren zabalera (altuera) finkoa (dinamikoa) da — Hautatzen denaren arabera, ataza-zerrendaren tamaina finkoa izango da edo applet-ak dinamikoki ezarria. "Finkoa" ezartzeak esan nahi du applet-ak beti "ataza-zerrendaren zabalera"n ezarritako lekua hartuko duela, atazarik ez badago ere. Dinamikoa ezartzeak esan nahi du applet-ak ataza guztiak erakusteko behar duen lekua hartuko duela (zero, atazarik ez badago), baina Ataza-zerrendaren zabaleran ezarritako balioa gainditu gabe.

  • Leku hutsa soilik erabili — Zabalera edo altuera dinamikoa izatea hautatu bada, Ataza-zerrendakpantailan libre dagoen lekua soilik erabiliko du, beste applet batzuk baztertzea edo pantailatik kanporatzea eragozteko.

Oinarrizko propietateen aukerak

Propietateen elkarrizketa-koadro guztiek botoi hauek dituzte beheko aldean:

  • AdosAdos botoian klik egitean, propietateetan egindako aldaketa guztiak aktibatuko dira eta Propietateen elkarrizketa-koadroa itxiko da.

  • AplikatuAplikatu botoian klik egitean, aldaketak aktibatuko dira baina Propietateen elkarrizketa-koadroa itxi gabe. Aukera hau oso praktikoa da egin dituzun aldaketen ondorioak ikusi eta propietateak aldatzen jarraitu nahi duzunean.

  • ItxiItxi sakatzean Propietateen elkarrizketa-koadroa itxiko da. Itxi aurretik Aplikatu botoiaren bidez aplikatutako aldaketak bakarrik mantenduko dira. Bestelako aldaketak baztertu egingo dira.

  • LaguntzaLaguntza botoian klik egitean aplikazioaren eskuliburua agertzen da, Propietateen elkarrizketa deskribatzen duen orrialdean irekita.

Laster-menuko elementu estandarrak

Applet guztiek elementu hauek eduki ohi dituzte eskuineko botoiko laster-menuan:

Kendu paneletik

Kendu paneletik menu-elementuak applet-a Paneletik kentzen du.

Lekuz aldatu

Lekuz aldatu hautatzen duzunean, saguaren erakuslearen itxura aldatu egingo da (normalean, lau geziko gurutze bihurtzen da). Sagua mugitu ahala, applet-a berarekin batera mugituko da. Applet-a lekuz aldatzen bukatu ondoren, sakatu saguaren edozein botoi eta applet-a une horretan dagoen lekuan ainguratuko da. Kontuan izan applet-ak Panel batetik bestera eraman daitezkeela horrela.

Panela

Panela azpimenuak Panelak eta applet-ak gehitzeko eta kentzeko eta konfigurazioa aldatzeko hainbat elementu eta azpimenu dauzka.

Honi buruz

Honi buruz menu-elementuak applet-ari buruzko hainbat informazio dituen elkarrizketa-koadroa bistaratzen du; normalki applet-aren izena, bertsioa, egilea, copyright-a, lizentzia eta azalpena eskaintzen ditu.

Laguntza

Laguntza menu-elementuak applet-aren laguntza-eskuliburua bistaratzen du.

Ezagutzen diren akatsak eta mugak

Ataza-zerrendaren applet-aren akatsik ez da ezagutzen.

Egileak

Ataza-zerrendaren applet-a Anders Carlsson-ek () idatzi du. Bidali zure iruzkin, iradokizun eta akatsen berri-emateak GNOMEren akatsen segimendurako datu-basera. (Akatsei buruzko berriak bidaltzeko argibideak linean aurkituko dituzu). GNOMEren 1.1 bertsioa edo berriagoa baduzu, akatsen berri emateko Akatsen berri emateko tresna (bug-buddy) ere erabil dezakezu. Tresna hori Menu nagusiko Utilitateak azpimenuan duzu eskuragarri.

Eskuliburu hau John Fleck-ek idatzia da (). Eskuliburuari dagozkion iruzkinak eta iradokizunak GNOMEren dokumentazio-proiektura bidal ditzakezu: . Iruzkinak linean ere egin ditzakezu GNOMEren dokumentazio-egoeraren taula erabiliz.

Euskarazko itzulpena Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egin du (). Itzulpenari buruzko oharrak eta iradokizunak helbide honetara bidal ditzakezu: hizkpol@ej-gv.es

Lizentzia

Programa hau software librea da; birbana eta/edo alda dezakezu, Free Software Foundation-ek argitaratutako GNU Lizentzia Publiko Orokorraren 2. bertsioan, edo (nahiago baduzu) bertsio berriago batean, jasotako baldintzak betez gero.

Programa hau erabilgarria izango delakoan banatzen da, baina INOLAKO BERMERIK GABE; era berean, ez da bermatzen beraren EGOKITASUNA MERKATURATZEKO edo HELBURU PARTIKULARRETARAKO ERABILTZEKO. Argibide gehiago nahi izanez gero, ikus GNU Lizentzia Publiko Orokorra.

GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia bat GNOMEren dokumentazioarekin batera ematen da. GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia Free Software Foundation-en bidez ere lor dezakezu haren web gunea bisitatuz edo hona idatziz:

 Free Software Foundation, Inc. 59 Temple Place -
      Suite 330 BostonMA
      02111-1307 USA