GNOME Tali-ren dokumentazioa


Table of Contents
Sarrera
Gnome Tali nola jokatu
Jokoaren aukerak
Joko-estrategia
Ezagutzen diren akatsak eta mugak
Egileak
Lizentzia

Sarrera

Gnome Tali poker-moduko bat da, baina dadoekin eta diru gutxiagorekin. Bost dado hiru aldiz jaurti behar dira eta "eskualdi" onena lortzen saiatu. Bigarren eta hirugarren jaurtialdietan dado guztiak edo batzuk jaurti ditzakezu.

Gnome Tali Hasbro, Inc.-en marka erregistratua den Yahtzee dado-jokoaren oso antzekoa da.

Gnome Tali abiarazteko, hautatu Menu nagusiko Jokoak+a+z+p+i+m+e+n+u+k+o+ ->Gnome Tali elementua edo idatzi gtali komando-lerroan.

Gnome Tali GNOME games paketearekin dator, eta pakete hori GNOME mahaigainaren ingurunearen zatia da. Dokumentu honek Gnome Tali aplikazioaren 1.2.0 bertsioa deskribatzen du.