Arrainaren applet-aren eskuliburua


Table of Contents
Arrainaren applet-a

Arrainaren applet-a

Arrainaren applet-ak, Figure 1n ikusten denak, arrain txiki bat bistaratzen dizu panelean eta ez du ezer baliagarririk egiten hortik kanpo. Applet hau Panel bati gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz Panelean eta aukeratu Panela->Gehitu panelari->Applet-a->Denbora-pasa->Arraina.

Figure 1. Arrainaren applet-a

Erabilera

Arrain gehienek ez bezala, honek ez du zaindu beharrik eta ez zaio ontzia garbitu behar. Pozik ibiltzen da igerian uretan. Galdetuz gero, gogoeta interesgarriak eskainiko dizkizu.

Applet-ean eskuineko botoiaz klik eginez gero, elementu hauek dituen menua agertuko zaizu:

  • Propietateak… Propietateak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

  • Laguntza — dokumentu hau bistaratzen du.

  • Honi buruz…Arrainaren applet-ari buruzko oinarrizko informazioa erakusten du, esaterako, applet-aren bertsioa eta egilearen izena.

Pertsonalizazioa

Arrainaren applet-a pertsonaliza dezakezu bertan eskuineko botoiaz klik eginez eta Propietateak… aukeratuz. Propietateen elkarrizketa-koadroa (Figure 2) irekiko da, eta hainbat ezarpen aldatu ahal izango duzu.

Figure 2. Propietateen elkarrizketa-koadroa

Hauek dira propietateak:

  • GNOME arrainaren izena — Arrainaren izena alda dezakezu hemen. Lehenetsitako izena Wanda da.

  • Animazio-fitxategiaren izena — Hainbat irudi dituzu aukeran. Lehenespenez, irudien zerrenda $PREFIX/pixmaps/fish/ direktorioan dago, bertatik aukera dezakezu nahi duzun fitxategia. Zeure irudietara iristeko beste bide-izen bat ere jar dezakezu.

  • Animazioko irudiak — Animazioko irudi-kopurua. Lehenetsia hiru da, baina 1 eta 255 artean aukera dezakezu.

  • Irudi bakoitzeko pausa (seg) — Irudia eguneratu aurreko denbora segundotan. Lehenetsia segundo bat da, baina 0,10etik 10 segundorako bitartea dago aukeran.

  • Biratu panel bertikaletan — Kontrol-lauki hau panel bertikaletarako erabiltzen da; hautatuta badago, panela bertikala denean goitik behera egingo du igerian arrainak. Hautatu gabe badago, panel horizontalean bezala agertuko da eta, beraz, panel bertikala zabalaraziko du, egokitzeko.

Nahi dituzun aldaketa guztiak egin ondoren, egin klik Ados botoian aldaketak aplikatu eta Propietateen elkarrizketa-koadroa ixteko. Aldaketak bertan behera uzteko eta aurreko balioetara itzultzeko, egin klik Utzi botoian.

Ezagutzen diren akatsak eta mugak

Ez da ezagutzen applet honen akatsik.

Egileak

Arraina George Lebl-ek idatzi du (). Bidali zure iruzkin, iradokizun eta akatsen berri-emateak GNOMEren akatsen segimendurako datu-basera. (Akatsei buruzko berriak bidaltzeko argibideak linean aurkituko dituzu.) GNOMEren 1.1 bertsioa edo berriagoa baduzu, Akatsen berri emateko tresna (bug-buddy) ere erabil dezakezu akatsen berri emateko. Tresna hori Menu nagusiko Utilitateak azpimenuan duzu eskuragarri.

Eskuliburu hau Telsa Gwynne-k idatzi du (). Eskuliburuari dagozkion iruzkinak eta iradokizunak GNOMEren dokumentazio-proiektura bidal ditzakezu: . Iruzkinak linean ere egin ditzakezu GNOMEren dokumentazio-egoeraren taula erabiliz.

Euskarazko itzulpena Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egin du (). Itzulpenari buruzko oharrak eta iradokizunak helbide honetara bidal ditzakezu:

Lizentzia

Programa hau software librea da; birbana eta/edo alda dezakezu, Free Software Foundation-ek argitaratutako GNU Lizentzia Publiko Orokorraren 2. bertsioan, edo (nahiago baduzu) bertsio berriago batean, jasotako baldintzak betez gero.

Programa hau erabilgarria izango delakoan banatzen da, baina inolako bermerik gabe; era berean, ez da bermatzen beraren EGOKITASUNA MERKATURATZEKO edo HELBURU PARTIKULARRETARAKO ERABILTZEKO. Argibide gehiago nahi izanez gero, ikus GNU Lizentzia Publiko Orokorra.

GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia bat GNOMEren dokumentazioarekin batera ematen da. GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia Free Software Foundation-en bidez ere lor dezakezu haren web gunea bisitatuz edo hona idatziz:

 Free Software Foundation, Inc. 59 Temple Place -
      Suite 330 BostonMA
      02111-1307 USA