Westhaven

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
SortaGoi-ezkerreko pila. Kartak Mahaian banatu ondoren geratzen direnak hemen jarriko dira. Kartak banan-banan irauliko dira Hondarrera. Ezingo da atzera banatu.
HondarraSortatik osatuko da. Goiko karta jokoan erabiltzeko prest dago.
OinarriakLau pila, goi-eskuinean. Irudiaren arabera eta gorantz osatu behar dira Batekotik Erregera.
MahaiaHiru kartako hamar pila. Azken errenkadako karta gora begira dute.

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Mahaiko kartak beherantz osatu behar dira, kolorea txandakatuz. Pila bakoitzaren goiko karta edo gora begira dagoen karta-multzo osoa dago jokorako prest. Pila hutsak edozein karta edo karta-segida erabilgarriz bete daitezke.

Oinarriak gorantz osatu behar dira, irudiaren arabera eta Batekotik Erregera. Oinarri piletako kartak ezin dira atzera erabili.

Kartak banan-banan iraultzen dira Sortatik Hondarrera. Hondarrak goian duen karta beti dago jokoan erabilgarri. Ezin da berriro banatu.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri piletara eramandako karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Kontuz ibili beharko dira diru-apustua egin dutenak. Arriskuan bizi dira. Ahal duzuen edozein mugimendu egin, dena zortearen arabera dago eta.