Treize

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
SortaGoi-ezkerreko pila. Kartak Mahaian banatu ondoren geratzen direnak hemen jarriko dira. Kartak banan-banan irauliko dira Hondarrera. Ezingo da atzera banatu.
HondarraSortatik osatuko da. Goiko eta beheko kartak jokoan erabiltzeko prest daude.
MahaiaZazpi errenkada osatu behar dira. Lehenengoan karta bakarra ipini, gora begira; bigarrenean bi karta, goikoa erdi-estaltzen dutela; hirugarrenean hiru, eta horrela piramidea osatu arte.

Xedea

Karta guztiak desagerraraztea.

Arauak

Piramidean bistan dauden karta guztiak jokorako prest daude. Erregeak bakarka mugi daitezke. Gainerako kartak hamahiru batzen duten karta-bikoteka mugitu behar dira. Batekoak 1 balio du, Txankak 11 eta Erreginak 12.

Kartak banan-banan iraultzen dira Sortatik Hondarrera. Goiko eta beheko kartak jokoan erabiltzeko prest daude, bai beraien artean, bai piramidean erabilgarri dauden kartekin. Hondarreko goiko eta atzeko karta elkarrekin elkar daitezke. Ezin da berriro banatu.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Mugitutako karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Joko hau errazagoa da Hamahiru jokoa baino. Aurrera begirako plana egin dezakezu eta blokeatuta ez geratzeko estrategikoki joka dezakezu.