Lapurrak

Robert Brady-k idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKomodindun karta-sorta
MahaiaBost kartako zazpi pila, denak gora begira.

Xedea

Karta guztiak Hondarrera eramatea.

Arauak

Hondarra gorantz nahiz beherantz osa daiteke Mahaian erabilgarri dauden kartez. Komodinek edozertarako balio dute, edozein mailaren gainean jar daitezke eta beraien gainean edozein mailatako kartak jar daitezke.

Sortatik Hondarrera edozein unetan atera dezakezu karta bat.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Maila-hurrenkeran 8, 6, 6, 4, 4, 2, 2, 2, 4, 4, 6, 6, 8 puntu lortuko dituzu karta-mota bakoitzarentzat. Komodinek ez dute punturik irabazten.

Estrategia

Mahaian dauden karta guztiak ikus ditzakezunez, saiatu paretik ahalik eta karta gehien kentzeko 'karta-kateak' antolatzen, Sortan karta-kopuru murritza baino ez duzulako.